Haymarket afera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:


Haymarket afera [[Langileen Nazioarteko Eguna]]ren aurrekari gisa azaltzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The History of May Day|url=http://www.marxists.org/subject/mayday/articles/tracht.html|aldizkaria=www.marxists.org|sartze-data=2018-05-27}}</ref>.
Haymarket afera [[Langileen Nazioarteko Eguna]]ren aurrekari gisa azaltzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The History of May Day|url=http://www.marxists.org/subject/mayday/articles/tracht.html|aldizkaria=www.marxists.org|sartze-data=2018-05-27}}</ref>.

== Zortzi orduko lanaldiaren lorpena ==
[[1886]]<nowiki/>ko maiatzaren amaieran, zenbait sektore patronalek zortzi orduko lanaldia eskaintzea onartu zuten ehun milaka langileri. Arrakasta hain handia izan zen, ezen Gremio eta Batasun Antolatuen Federazioak bere bozkarioa honela adierazi baitzuen: "inoiz herrialde honen historian ez da honelako altxamendurik gertatu industrian. Lanaldiaren ordu kopuruak murrizteko nahiak milioika langile antolatzera eta erakundeetara afiliatzera bultzatu ditu, orain arte agitazio sindikalak axola eza bazien ere".

== Monumentuak ==
<gallery>
Fitxategi:HaymarketPoliceMemorial.jpg|Langileak Chicagoko poliziari egindako monumentu bat ipintzen, 1889.
Fitxategi:MichaelKin-Chicago1986.jpg|Oinarria estatuarik gabe 1986an. Gaur egun, oinarria kendu egin zaio monumentuari.
Fitxategi:Haymarket Memorial Plaque.jpg|Haymarketeko Memorialaren oinarriko plaka. Argazkian ikusi daiteke, alkatearen izena ezabatua izan dela eta A borobildu betek hiriaren zigilua estaltzen duela.
</gallery>


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

16:51, 30 maiatza 2019ko berrikusketa

Haymarket aferaren marrazkia. Bertan agertzen diren gertakariak ez ziren une berean pasa, hala ere.

Haymarket afera (baita ere Haymarket sarraskia edo Haymarket matxinada) 1886ko maiatzaren 4ean Chicagoko Haymarket plazan[1] emandako bonba-eztanda baten ondorioz gertatutakoari ematen zaion izena da. Hasiera batean zortzi orduko lanaldiaren aldeko langile manifestazio baketsua izan zen, eta aurreko egunean poliziak hildako hainbat langileren aldeko protesta gisa. Ezezagun batek dinamita bota zuen poliziaren aurka, hauek manifestazioa dispertsatzen hasi zirenean. Bonbaren eztandaren ondoren poliziak tiroka hartu zituen manifestariak eta zazpi polizia eta lau langile hil ziren. Zauritu asko izan ziren.

Ondoren egindako epaiketan zortzi anarkistari konspirazio delitua egotzi zieten. Zortzi horietako batek bonba egin zuela argudiatu zuten, baina berez ez zuten bonba bera bota[2][3][4]. Zazpiren aurkako heriotza zigorra ezarri zuten, eta azken bati 15 urteko kartzela zigorra. Biren aurkako heriotza zigorra Richard J. Oglesby Illinoiseko gobernadoreak kendu zuen, bizi osorako espetxe zigorra ezarriz. Beste preso batek bere buruaz beste egin zuen kartzelan. 1887ko azaroaren 11n geratzen ziren lau anarkistak urkatu zituzten. 1893an John Peter Altgeld gobernadore berriak bizirik zeudenak barkatu eta epaiketa kritikatu zuen.

Haymarket afera Langileen Nazioarteko Egunaren aurrekari gisa azaltzen da[5].

Zortzi orduko lanaldiaren lorpena

1886ko maiatzaren amaieran, zenbait sektore patronalek zortzi orduko lanaldia eskaintzea onartu zuten ehun milaka langileri. Arrakasta hain handia izan zen, ezen Gremio eta Batasun Antolatuen Federazioak bere bozkarioa honela adierazi baitzuen: "inoiz herrialde honen historian ez da honelako altxamendurik gertatu industrian. Lanaldiaren ordu kopuruak murrizteko nahiak milioika langile antolatzera eta erakundeetara afiliatzera bultzatu ditu, orain arte agitazio sindikalak axola eza bazien ere".

Monumentuak

Erreferentziak

  1. Chicago Landmarks | Site of the Haymarket Tragedy. 2009-05-06 (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  2. «The Dramas of Haymarket: Act III» www.chicagohistoryresources.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  3. «HADC - Testimony of Harry L. Gilmer (first appearance), 1886 July 28.» www.chicagohistoryresources.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  4. «HADC - Testimony of Malvern M. Thompson (first appearance), 1886 July 27.» www.chicagohistoryresources.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  5. «The History of May Day» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).