Txikipedia:Elektrizitate: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: « '''Elektrizitatea''' edo '''argindarra''' naturan gertatzen den fenomeno fisiko bat da, {{Txp|Materia|materiarekin}} zerikusia duena. Ekaitzetan ikusten ditugun {{Txp|Tximista|...»
 
No edit summary
8. lerroa: 8. lerroa:
Bi karga elektriko mota daude, positiboak eta negatiboak. Mota bereko bi karga elektrikok elkar aldarazi edo bata bestetik urruntzen dituen indar bat sortzen dute, indar aldaratzailea. Aldiz, mota ezberdinekoak diren bi karga elektrikok indar erakartzailea sortzen dute, elkartzen dituen indar bat, eta karga horiek elkartzeko joera dute. Materiaren barruan, normalean, neurri berekoak izaten dira indar erakartzaileak eta aldaratzaileak, batzuek besteak konpentsatzen dituzte; horregatik, materia ez da desegiten, atomoak baturik egoten baitira.

Esan bezala, materia guztia atomoz osatuta dago, baina atomoak, aldi berean, hiru partikula-mota dituzte:
Esan bezala, materia guztia atomoz osatuta dago, baina atomoek, aldi berean, hiru partikula-mota dituzte:
*{{Txp|Neutroi|Neutroiak}}: ez dute kargarik.
*{{Txp|Neutroi|Neutroiak}}: ez dute kargarik.
*{{Txp|Protoi|Protoiak}}: karga positiboa dute.
*{{Txp|Protoi|Protoiak}}: karga positiboa dute.

19:38, 16 azaroa 2019ko berrikusketa

Elektrizitatea edo argindarra naturan gertatzen den fenomeno fisiko bat da, materiarekin zerikusia duena. Ekaitzetan ikusten ditugun tximistak, adibidez, fenomeno elektrikoak dira. Bestalde, gizakiak elektrizitatetik energia sortzen eta kontrolatzen ikasi du; horri esker, argindarra pilatu edo gorde egin dezakegu, baterietan hain zuzen ere, bai eta leku batetik bestera garraiatu ere, kableak erabiliz. Modu honetan, gaur egun eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten gauza askok eta askok funtzionatzen dute elektrizitateari esker: elektrizitatea erabiltzen dugu, esate baterako, etxeetan argia izateko, telebistak, ordenagailuak eta etxetresna elektrikoek funtzionatu ahal izateko, edota pila edo bateriak erabiltzen dituzten jostailuek eta bestelako gailu edo tresna guztiek funtzionatu ahal izateko.

Nondik dator elektrizitatea?

Materia guztiak halako karga elektrikoa dauka. Materia, izan ere, atomoz osatuta dago, eta indar elektrikoa da atomoak elkartuta egonarazten dituena; indar elektriko hori gabe, atomoak ezingo lirateke batu eta existitzen diren gauza guztiak gaseosoak izango lirateke.

Bi karga elektriko mota daude, positiboak eta negatiboak. Mota bereko bi karga elektrikok elkar aldarazi edo bata bestetik urruntzen dituen indar bat sortzen dute, indar aldaratzailea. Aldiz, mota ezberdinekoak diren bi karga elektrikok indar erakartzailea sortzen dute, elkartzen dituen indar bat, eta karga horiek elkartzeko joera dute. Materiaren barruan, normalean, neurri berekoak izaten dira indar erakartzaileak eta aldaratzaileak, batzuek besteak konpentsatzen dituzte; horregatik, materia ez da desegiten, atomoak baturik egoten baitira.

Esan bezala, materia guztia atomoz osatuta dago, baina atomoek, aldi berean, hiru partikula-mota dituzte:

Protoiak atomoen barruan daude, nukleo izeneko espazio bat okupatzen. Elektroiak nukleoaren inguruan biratzen ari dira, azala deitzen diogun oskol moduko batean. Nukleoa oso txikia da atomoarekin alderatuta (atomo batek futbol zelai baten tamaina izango balu, nukleoak sagar baten tamaina izango luke, eta elektroiak harmailetan barrena korrika ibiliko lirateke). Hala ere, protoiek elektroiek baino askoz masa handiagoa dute, ia 2.000 aldiz gehiago, atomoaren masa ia guztia nukleoan dagoelako.

Materialaren arabera, elektroi batzuk libreki mugi daitezke; horrek esan nahi du elektroi mugimendu bat dagoela, hau da, korronte elektriko bat. Korronte elektrikoa, beraz, karga elektrikoen mugimendu bat da; eta mugimendu horixe da, hain zuzen ere, erabiltzen duguna argi elektrikoa edukitzeko eta ditugun tresna eta makinek funtzionatzeko.