Edukira joan

«Capitolina Bustince Larrondo»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
== Lana ==
Bere burua goi-mailako hezkuntzako irakasle gisa aurkeztu zuen egileak “''Compendio histórico del antiguo Reino de Navarra para uso de los niños de ambos sexos”'' idatzi zuen [[1898|1898an]], [[Gamazada]] amaitu eta lau urtera. Lan hau Hermilio de Oloriz egile nafarraren ''"Resumen'' ''histórico del antiguo reino de Navarra''" obraren egokitzapen nahiko literala da. 30 ikasgaitan banatuta dago, elkarrizketa moduan, galdera-erantzun labur, zehatz eta argien bidez. Azken ikasgaia Nafarroako Erresumaren bukaerakoa da, 1512an Gaztelari erantsi zitzaionekoa.<ref name=":0" />
 
Lanaren funtsa abertzalea edo "napartarra" da. Sarreran agertzen den bezala hezitzailea da. Bere esanetan liburu hau “''va dedicado especialmente a'' ''los niños de ambos sexos a fin de que uno y otros aprendan a recitarla en los albores de su infancia, se aficionen a relatar nuestras glorias y a imitar las'' ''virtudes y proezas que fueron siempre el distintivo de la raza eúskara"''. <ref name=":0" />
1.408

edits