Jump to content

«Bernardino Luini»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 12 urte
t
Robot: Cambios triviales
t (Robot: Cambios triviales)
'''Bernardino Luini''' (1480/82-1532) margolari italiarra izan zen.
 
== Bizitza ==
 
[[Italia]]ko iparraldeko margolari hau [[Dumenza]]n jaio zen, [[Maggiore aintzira]]tik gertu dagoen herrian. Benetako izena Bernardino Schapis zuen. Ez dira asko artista honen gainean dauden datu eta berriak.
 
1500. urtean, aitarekin bat, [[Milan]]era heldu zen eta bertan [[Giovan Stefano Scotto]]ren tailerrean ikasiko du. 1504-1507 bitartean [[Treviso]]n jarraitzen du bere formazioa osatzen, eta sasoi hartakoa izan daiteke “Ama Birjina eta umea” margolana, zeinak halako esalditxoa dakarren: ''Bernardinus Mediolanensis faciebat''. Aldi berekoak ere bide dira beste lan batzuk, historiografiak Luiniri egotzi dizkionak: “Ama Birjina eta umea” (beste bertsio bat), edo “Jesus hilaren aurreko erosta”. Sasoi honetan ere hainbat fresko osatu ei zituen: “Errege magoen adorazioa” Luinoko San Pietro elizan, eta [[Monza]]ko katedralean dagoen fresko bat.
 
1509an Milanera bueltatu zen: frantziskotarren komentu batek enkargua egin zion, egun Poldi Pezzoli Museoan den San Antonio Paduakoren irudia. XVI. mendeko bigarren hamarkadan Pilastrelloko Santa Maria Nuova elizako freskoak, San Giorgio di Palazzokoak eta Certosa di Paviakoak sortu zituen, besteak beste.
 
 
 
 
== Lanak ==
 
*''Natibitate'', 1500-1510, ohol gaineko olio-pintura, 42 x 38 cm, [[Bergamo]], Carrara Akademia.
*''Ama Birjina, umea eta San Joan'', ohol gaineko olio-pintura, 88 x 66 cm, [[Londres]], National Gallery.
*''Ama Birjina eta umea'', 1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 43 x 40 cm, [[Washington]], National Gallery.
*''Kristo bedeinkatzaile'', 1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 43 x 37 cm, [[Milan]], Ambrosiana Pinakoteka.
*''Ama Birjina, umea eta San Joan Batailatzailea'', 1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 83 x 66 cm, [[Viena]], Liechtenstein Bilduma.
*''Jesus jakintsuen artean'', 1515-1530, ohol gaineko olio-pintura, 72 x 85 cm, [[Londres]], National Gallery.
*''San Gerolamo penitentea'', ca 1525, oihal gaineko olio-pintura, 88 x 64 cm, [[Viena]], Kunsthistorisches Museum.
*''Maria Maddalena'', ca 1525, ohol gaineko olio-pintura, 58 x 47 cm, [[Washington]], National Gallery.
*''Gurutzea jarri zutenekoa'', 1525-1530, ohol gaineko olio-pintura, 72 x 58, [[Milan]], Pezzoli Museoa.
*''Ama Birjina eta umea tronoan santuek inguratuta'', 1526, ohol gaineko olio-pintura, 209 x 147 cm, [[Londres]], Courtauld Institute Galleries.
*''San Sebastian'', ca 1526, oihal gaineko olio-pintura, 196 x 106 cm, [[San Petersburgo]], Hermitage.
*''Gurutziltzaketa, San Paulo eta San Frantzizko'', 1530, oihal gaineko olio-pintura, 90 x 73,5 cm, [[San Petersburgo]], Hermitage.
 
== Bibliografia ==
 
*W. Suida, ''Leonardo und sein Kreis'', München, 1929.
*{{en}} [http://www.artnet.com/artist/555807/bernardino-luini.html Bernardino Luini Artnet webgunean]
*{{it}} [http://www.aparences.net/milan/milan3.html Bernardino Luini Aparences webgunean]
 
 
[[Kategoria:Margolariak|Luini, Bernardino]]
466.290

edits