Verlan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Verlan''' (''verlan'' = ''lan ver'' = ''l'envers''), [[frantses]]aren [[argot]] hizkera bat da. Honetan frantsesezko jatorrizko hitzen [[silaba]] atzetik aurrera itzularazten dira.
'''Verlan''' (''verlan'' = ''lan ver'' = ''l'envers''), [[frantses]]aren [[argot]] hizkera bat da. Honetan frantsesezko jatorrizko hitzen [[silaba]] atzetik aurrera itzularazten dira.


== Hitz eraketak ==
== Hitz eraketak ==
9. lerroa: 9. lerroa:
* Hitzaren banaketa edo mozketa.
* Hitzaren banaketa edo mozketa.
* Atzetik aurrera itzularaztea.
* Atzetik aurrera itzularaztea.
* Hitzaren azken silabaren elipsia.
* Hitzaren azken silabaren elipsia.


== Historia ==
== Historia ==
143. lerroa: 143. lerroa:
* '''Mon mec mate les autres meufs dans la rue''' = Nire mutilagunak kalean beste neskei begiratzen die = '''mec''' (tipo / mutil) = '''meufs''' (emakumeak/neskak)
* '''Mon mec mate les autres meufs dans la rue''' = Nire mutilagunak kalean beste neskei begiratzen die = '''mec''' (tipo / mutil) = '''meufs''' (emakumeak/neskak)
* '''Attetion, v'la les keufs!''' = Adi, poliziak badatoz! = '''vo'la''' (''voila'', honatx) + '''keufs''' (poliziak)
* '''Attetion, v'la les keufs!''' = Adi, poliziak badatoz! = '''vo'la''' (''voila'', honatx) + '''keufs''' (poliziak)
* '''Mon mec mate les autres meufs dans la rue''' = Nire mutilagunak
* '''Mon mec mate les autres meufs dans la rue''' = Nire mutilagunak
* '''Va te coucher, relou!''' = Joan hadi ohera, atorrantea! = '''lourd''' (astuna) = '''relour''' (atorrante / gogaikarri)
* '''Va te coucher, relou!''' = Joan hadi ohera, atorrantea! = '''lourd''' (astuna) = '''relour''' (atorrante / gogaikarri)


== Zinema ==
== Zinema ==

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:40, 23 ekaina 2021 data duena

Verlan (verlan = lan ver = l'envers), frantsesaren argot hizkera bat da. Honetan frantsesezko jatorrizko hitzen silaba atzetik aurrera itzularazten dira.

Hitz eraketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzutan itzularazteaz gain, silabak ere kentzen zaizkio problème ("arazo") = bléme (verlan) hitzaren kasuan.

Verlan hizkeran hitz berriak sortzeko aldaketa hauek jazotzen dira:

  • Hitzaren azken bokala kentzea.
  • Hitzaren banaketa edo mozketa.
  • Atzetik aurrera itzularaztea.
  • Hitzaren azken silabaren elipsia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verlan hizkeran Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Paris hiriburuaren inguruko auzune txiroetan erabiltzen hasi zen. Ordutik aurrera kulturan batez ere musika, zinema eta telebistaren bidez hedatu da, eta auzune apaletako gazteek oso erabilia da, bai Pariz nahiz Frantziako hiri nagusienetan.

Verlan hizkera oso dinamikoa den kale hizkera da, eta etengabeko eraldaketan.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verlan hizkeran frantsesezko esaldietako hitz solteetan erabiltzeaz gain aditzetan ere erabili eta hauek deklinatzen dira. Adibidez:

  • Rigoler (Barre egin) = Golri (Verlan) = Je golri (nik barre egiten dut) = J´ai golri (nik barre egin nuen) = Je vais golri (Barre egitera noa) = Golri! (Barre egin!) = Je rigolerais (Nik barre egingo nuke)

Re-verlan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun re-verlan hizkera ere badago, hizkera oraindik eta gehiago eraldatuz, alegia, verlan hizkerako hitza berriz atzetik aurrera itzularaztea. Adibidez, frantsesezko flic ("polizia") = feuf (verlan) = feuk (birverlan), honen helburua jada keuf hitzaren esanahaia ezagutzen duten poliziek feuk hitz berriaren esanahia ez ulertzea da.

Beste adibide batzuk:

  • Arab ("Arabiarra") = Beur (Verlan) = Rebeu (Re-verlan)
  • Femme ("Emakume") = Meuf (Verlan) = Femeu (Re-verlan)

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesez Verlanez Euskaraz
Merci Cimer Eskerrik asko
Bonjour Jourbon Kaixo
Future Turfu Etorkizuna
Métro Tromé Metroa
Bizarre Zarbi Arraroa
Femme Meuf Emakume
Mec Keum Tipo
Mère Reum Ama
Père Reup Aita
Fête Teuf Festa
Maison Sonmai Etxe
Flic Keuf Polizia
Rigoler Golri Barre egin
Voiture Turevoi Auto
Pas Ap Ez
Herbe Beuher Belar (droga)
Tomber Béton Erori
Moche Cheum Itsusi
Niquer Kénn' Larrua jo
Cigarette Garetteci Zigarro
Manger Géman Jan
Noir Renoi Beltz
Marissa Ssarima Neska / Bitxi
Yasí Siya Orain bai
Ce soirs Soirce Arrats honetan
Vas-y! Zyva! Goazen!

Esaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mon mec mate les autres meufs dans la rue = Nire mutilagunak kalean beste neskei begiratzen die = mec (tipo / mutil) = meufs (emakumeak/neskak)
  • Attetion, v'la les keufs! = Adi, poliziak badatoz! = vo'la (voila, honatx) + keufs (poliziak)
  • Mon mec mate les autres meufs dans la rue = Nire mutilagunak
  • Va te coucher, relou! = Joan hadi ohera, atorrantea! = lourd (astuna) = relour (atorrante / gogaikarri)

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]