Eztabaida:Natura: berrikuspenen arteko aldeak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Natura vs izadi: atal berria
 
12. lerroa: 12. lerroa:


Ondo deritzot sinonimoak bilatzeari eta birzuzenketei, baina, mesedez, gehiegizko garbizalekeriarik ere ez dugu behar. [[Lankide:Theklan|Theklan]] ([[Lankide eztabaida:Theklan|eztabaida]]) 22:53, 23 urtarrila 2022 (CET)
Ondo deritzot sinonimoak bilatzeari eta birzuzenketei, baina, mesedez, gehiegizko garbizalekeriarik ere ez dugu behar. [[Lankide:Theklan|Theklan]] ([[Lankide eztabaida:Theklan|eztabaida]]) 22:53, 23 urtarrila 2022 (CET)

:Aldaketa Euskaltzaindiaren Hiztegiak hobesten duenari jarraituz egin nuen; arean ere, hiztegi horretan "natura" bilatuz gero, lehenengo adieran "izadia" ematen du, eta, "izadi" bilatuz gero, definizioa ematen du. Halandaze, ez da hau gehiegizko garbizaletasun kasu bat, ezpada euskara arautzen duen erakunde ofizialaren hobespenei jarraitzea. Nire iritziz, batez ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiak euskal hitz garbiak hobesten dituenean, haiek erabili beharko lirateke artikuluen izenburuetarako.

12:39, 24 urtarrila 2022ko berrikusketa

Natura vs izadi

Kaixo. @Kamiruaga deitzen dut, berak egin baitu aldaketa. Natura hitza gomendatu eta normalizatu gisa ematen du Euskaltermek, Izadiren gainetik (Termino onartua (baina ez lehenetsia, beste bat gomendatzen delako)): https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa/naturaleza/ingurumena/fitxatermino/1650848

Hala zerrendatzen ditu ere Elhuyarrek, hurrenkera horretan: https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/naturaleza

Euskaltzaindiak ere, izadi bilatzerakoan, dio ik. natura, definizioaren ostean.

Googlen "natura da du eta" bilatuta 7.750.000 aurkitzen ditu. "idazi da du eta" 79.000, eta bigarren emaitza Izadi deitzen den ume bati buruzkoa da, ez kontzeptuari buruzkoa.

Garatermen "natura" hitzak 1.627 sarrera ditu eta "izadi" hitzak 76. Izadi hitzaren erabileren erdia baino gehiago 2010 baino lehenagokoak dira.

Ondo deritzot sinonimoak bilatzeari eta birzuzenketei, baina, mesedez, gehiegizko garbizalekeriarik ere ez dugu behar. Theklan (eztabaida) 22:53, 23 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]

Aldaketa Euskaltzaindiaren Hiztegiak hobesten duenari jarraituz egin nuen; arean ere, hiztegi horretan "natura" bilatuz gero, lehenengo adieran "izadia" ematen du, eta, "izadi" bilatuz gero, definizioa ematen du. Halandaze, ez da hau gehiegizko garbizaletasun kasu bat, ezpada euskara arautzen duen erakunde ofizialaren hobespenei jarraitzea. Nire iritziz, batez ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiak euskal hitz garbiak hobesten dituenean, haiek erabili beharko lirateke artikuluen izenburuetarako.