Afarreko triangelua

Koordenatuak: 11°30′N 41°00′E / 11.5°N 41°E / 11.5; 41
Wikipedia, Entziklopedia askea
Afarreko triangelua
MotaBeheragune
Geografia
Map
Koordenatuak11°30′N 41°00′E / 11.5°N 41°E / 11.5; 41

Afarreko triangelua edo Afarreko sakonunea Afrikako Adarreko eskualdea da, non Afrikako eta Arabiako plakak banatzen ari diren. Rift Haran Handia bertan hasten da. Assal aintzira, Afrika osoko lekurik baxuena, bertan dago.

Etiopia, Eritrea eta Djibuti artean banaturik, sumendi aktibo asko dituen arren, bertan topaturiko hominidoen fosilei esker ezaguna da (ospetsuena Lucy izanik). Sakonunea leku bero eta idorra da oso; 60 °C ere neurtu dute.[1] Lurrazal kontinentalean neurtutako lodiera txikiena (16 km-koa) bertan dago.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Caldentey, Diego. (2016-8-23). «El infierno en la Tierra se llama Afar, donde trabajan a 60 grados y por 5 euros» La Información.
  2. Apraiz Atutxa, Arturo. (2005). Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 73 or. ISBN 84-8438-075-0..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.