Barneko arteria toraziko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barneko arteria toraziko
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezarteria thoracica interna
MeSHA07.015.114.891.525
TAA12.2.08.029
FMA3960
Terminologia anatomikoa

Barneko arteria torazikoa edo barneko bularralde-arteria[1] (emakumezkoen kasuan) arteria subklabiotik eratorritako adar bat da, beheranzko norantza duena. Bularra eta torax aurrealdea irrigatzen ditu eta esan dezakegu arteria bilaterala dela, hau da, bularrezurraren ezker nahiz eskuin aldean kokatzen dira.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barneko arteria torazikoa arteria subklabioaren jatorritik gertu sortzen da. Beheranzko norantzan, torax kaxaren barnealdetik igarotzen da, bularrezurraren edo esternoiaren eta titi areolaren artetik. Horrez gain, aipatzekoa da kanpoko muskulu lapranaren eta nerbio bagoaren (10. nerbio bikote kraniala) artetik pasatzen dela. Arteria honekin batera, barneko zain torazikoa kokatzen da.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko torax horma, mediastino erraiak eta diafragma muskulurantz hedatzen da.

Adarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albokideak:[2]

Amaierakoak: [2]

Argazki gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko torax horma, atzealdetik ikusita
Saihetsarteko gunea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. a b Diccionario Enciclopédico Ilustrado de Medicina Dorland. 1996. McGraw-Hill - Interamericana de España. Vol. 1. ISBN 84-7615-983-8

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dauber W. Feneis Nomenclatura Antómica Ilustrada: Masson (2007) 252.or (ISBN:9788445816424)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]