Beaverton (Oregon)

Koordenatuak: 45°29′13″N 122°48′13″W / 45.4869°N 122.8036°W / 45.4869; -122.8036
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beaverton
Chakeipi
Oregongo hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Oregon
County of OregonWashington konderria (Oregon)
AlkateaLacey Beaty (en) Itzuli
Jatorrizko izenaChakeipi
Posta kodea97003, 97005, 97006, 97007, 97008, 97075, 97076, 97077 eta 97078
FIPS kodea41-05350
Geografia
Koordenatuak45°29′13″N 122°48′13″W / 45.4869°N 122.8036°W / 45.4869; -122.8036
Map
Azalera50.563936 km²
Altuera58 m eta 189 ft
MugakideakAloha (Oregon), Hillsboro (Oregon) eta Tigard (Oregon)
Demografia
Biztanleria97.494 (2020ko apirilaren 1a)
7.691 (2010)
Dentsitatea1.928,13 bizt/km²
Etxebizitzak41.026
Informazio gehigarria
Sorrera1847
Telefono aurrizkia503, 971
Ordu eremuaOzeano Bareko ordu-eremua, UTC−08:00 eta UTC−07:00
Hiri senidetuakGotemba (en) Itzuli, Hsinchu City (en) Itzuli, Cheonan (en) Itzuli, Birobidzhan, Trossingen (en) Itzuli eta Cluses
beavertonoregon.gov

Beaverton Oregongo hiri bat da. Washington konderrian kokatua dago. 2010ean 89.803 biztanle zituen, 48,51 kilometro koadrotan banatuta.

Money aldizkariak Estatu Batuetako hiri txikien artean bizitzeko egokienak diren 100 tokiren zerrendan kokatu zuen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beaverton izenak "Kastoreen herria" esan nahi du. Kastorrek egindako presen ondoan sortu baitzen hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tualatin haranean Atfalati leinua ezarri zen aurrena eta Chakeipi (kastoreen herria) sortu zuten. XIX mendean kolonoak iritsi zirenean atfalatien gainbehera iritsi zen. 1847an Kentuckytik etorritako Lawrence Hallek 2'6 km²-ko lurraldea erosi zuen eta herriari izena aldatu zion, Beaverdam (kastoreen presa) bihurtuz. Errota bat eraiki zuen.

Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren kolono berriak iritsi ziren; Joshua Welch, George Betts, Charles Angel, W. P. Watson, John Henry... Zingira eta paduraz osaturiko eremu honetara trenbidea ekarri zuten eta Beaverton haziz joan zen. 1893rako Beaverton 400 biztanletako herria zen.

1915ean Ford Motor Company enpresak lantegia ezarri zuen bertan, 1920 hamarkadaren hasieran Premium Picture Productions zinema estudioa sortu zen eta 1928an Bernard's Airport aireportua ireki zen. 1940 hamarkadan autobus zerbitzua ezarri zen Beaverton eta Portlanden artean. XX mendean zehar hiria nabarmen hazi zen, bereziki 1970tik aurrera. Oregongo bigarren hiria da gaur egun, Portlanden atzetik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Beaverton, Oregon)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19 23 26 34 38 39 41 41 38 33 22 18 41
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8 11 13 16 19 23 26 27 24 18 11 8 17
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1 2 3 4 7 11 12 12 10 6 4 2 6.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12 -13 -7 -3 -1 1 5 2 1 -3 -13 -18 -18
Pilatutako prezipitazioa (mm) 148 123 103 71 57 41 17 21 42 74 154 163 1015
Iturria: [1]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an Howard M. Terpenning Recreation Complex ireki zen. Bertan hainbat kirol egin daitezke, igeriketa, atletismoa, tenisa, saskibaloia, beisbola eta softbola.

2013an Curling estadioas eraiki zen. Evergreen Curling Club taldeak jokatzen du bertan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .