Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ameriketako Estatu Batuetako
Gerra Zibila
Battle of Gettysburg, by Currier and Ives.png
1863ko uztailaren 1a eta 3a bitartean
jazo zen Gettysburgeko gudua.
Data 1861ko apirilaren 12a1864ko apirilaren 19a (su etena)
Lekua Nagusiki Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldeko estatuak
Emaitza Batasunaren Garaipena eta Konfederazioaren porrota. Washington hiriko Gobernu Federalari botere gehiago eman zitzaion eta Estatu Batuetatik esklabutza abolitu zen.
Gudulariak
US flag 34 stars.svg
Ameriketako Estatu Batuak
(Batasuna)
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg
Ameriketako Estatu Konfederatuak
(«Konfederazioa»)
Buruzagiak
US flag 34 stars.svg Abraham Lincoln

US flag 34 stars.svg Ulysses S. Grant
US flag 34 stars.svg William Tecumseh Sherman
US flag 34 stars.svg Philip Sheridan
US flag 34 stars.svg Winfield Scott
US flag 34 stars.svg George B. McClellan
US flag 34 stars.svg Henry Wager Halleck
US flag 34 stars.svg Gideon Welles

Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Jefferson Davis
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Robert E. Lee
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg James Longstreet
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Stonewall Jackson
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg P.G.T. Beauregard
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Joseph E. Johnston
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Stephen Mallory
Indarrak
2.200.000 gudari 1.064.000 gudari
Galerak
Borrokan hildakoak: 110.000
Guztira hildakoak:
360.000
Zaurituak:
275.200
Borrokan hildakoak:
93.000
Guztira hildakoak:
260.000
Zaurituak:
137.000

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila (ingelesez American Civil War edota War Between the States) Ameriketako Estatu Batuetan 1861 eta 1865 bitartean izandako gerra zibila da. 1861ean, Hegoaldeko Estatu Batuetako 11 estatu Estatu Batuetatik banandu ziren, hiriburutzat Richmond aukeratuz eta Jefferson Davis presidente izendatuz. Hartara sortu ziren Ameriketako Estatu Konfederatuak (Konfederazioa), eta berehala piztu zen gerra Washingtongo gobernuarekin. Ingalaterra Batasunaren etsai eta Hegoalderen lagun agertu zen.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila lehendabiziko benetako gerra industrialetako bat izan zen. Trenbideak, baporeontziak, eta kopuru handitan ekoiztutako armak ugari erabili ziren. Shermanek Georgian erabateko gerra edo gerra totalaren praktikak martxan jarri zituen, eta Petersburgh inguruan burututako trintxera edo luebaki guduak Lehen Mundu Gerran gertatuko zenaren aurrekariak izan ziren.

Gerraren zergatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko estatuek esklabotzan oinarritutako plantazioen sistema bat zuten ezaugarri, Iparraldeak ez bezala. Hegoaldeak bere bizimoduari eusteko arrazoiak zituen, estatu bakoitzaren erabakimenean oinarrituta. Washingtonek, berriz, zentralizaziorako joera zuen, botereak bere eskuetan bildu eta gai garrantzitsuenetan erabakiak hartzearen aldekoa, fiskalizazioa ere tartean. Estatu Batuetako Bigarren Bankua amaitu zenetik, gainera, Washingtonek ez zituen harreman errazak Britaniar Inperioarekin (AEBek mugakide zuten Kanadako kolonia).

Ameriketako Estatu Batuetako historia
Great Seal of the United States (obverse).svg
Pertsonaia garrantzitsuak

Aldiz, britaniarrak merkataritzan ziharduten Estatu Batuetako hegoaldeko estatuekin, kotoia dela eta. Hori ez zen Washingtonen gustoko: Washingtonek urruti ikusi nahi zuen metropoli ohi inperialista. Washingtondik aparte, Hegoaldeko estatuek Konfederazioa sortu zutenean, Lincoln presidenteak blokeo bat ezarri zuen berehala Konfederazioko estatuen kostaldean, Britaniar Inperioko itsasontziekin merkataritza bertan behera utziz.

Esklabotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plantazioetan afrikar esklaboak erabiltzen ziren 18. mendetik. Hala ere, hori ez zetorren bat Independentzia Aldarrikapenarekin. Hautatutako gobernuaren arabera, Estatu Batuetako mugimendu abolizionistaren jatorria Independetzia Aldarrikapenean dago (konstituzioan). 1787ko Ipar-Mendebaldeko Araubidearen arabera, Ipar-Mendebaldeko Lurraldean esklabotza debekatuta zegoen. 1804ean, Estatu Batuetako iparraldeko estatu guztiek esklabotza ezeztatzeko legeak onartu zituzten.

Estatu bakoitzean zeuden plantazioen kopuruak eta sezesioarekiko atxikimenduak erlazio estua zuten. Plantazio kontzetrazio gehien zituzten Hegolade Sakoneko estatuak Batasunetik banatzen lehenbizikoak izan ziren. Hegoaldean plantazio gutxien zituzten estatuek, hots, Virginia, Ipar Carolina, Arkansas eta Tennessee estatuek Fort Sumterreko krisiak alde bat edo bestearengatik hautaketa egin zezaten behartuarazi zituen arte banatzeari uko egin zioten. Mugako estatuek oraindik plantazio askoz ere gutxiago zituztenez, Batasuna uztera behin ere ez ziren iritsi.[1][2] Esklaboen jabe ziren familietan bizi ziren hegoaldeko zurien %36,7ko portzetaia ere oso agerikoa zen, hegoaldeko estatuetan %15,9a zen, azken hauen gehiengoa Batasunean mantentzea erabaki zuten. Beltzen %95a Hegoaldean bizi ziren, bertako biztanleriaren heren bat zirelarik, aldiz Iparraldean biztanleriaren %1a besterik ez ziren.[3][4] Horregatik, emantzipazio posible bati Hegoaldean Iparraldean baino beldur gehiago zitzaion.[5]

Missouri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezeztapenaren krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850eko konpromezua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kansas-Nebraska legea eta Alderdi Demokrataren banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta kultura faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazionalismoa eta ohorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lincolnen presidente aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fort Sumterreko gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Fort Sumterreko gudua»

Lincolnen Administrazioak, kargua uztera zihoan Buchananen gobernuak bezala, Fort Sumter lagatzeari uko egin zioten. Fort Sumter Hego Carolina estatuko Charleston hiriko portuaren erdigunean kokatzen zen. Jefferson Davis presidenteak eta bere gabineteak idurikoz, nazio independiente batek ezin zezakeen bere portu garrantzitsuenean atzerritar base militar bat eduki, hortaz, indar kondefederatuek Fort Sumter eraso zezaten agindu zuten. 1861eko apirilaren 12tik 13ra iraun zuen bonbardaketa latz baten ondoren, gotorlekuak amore eman zuen. Orduan Lincolnek gotorleku eta jabego federal hura berreskuratzeko estatuetako 75.000 gudariei dei egin zien. Beren adiskideak ziren hegoaldeko estatuei indarrak eta sarbidea eskeini beharrean, Virginia, Ipar Carolina, Tennessee eta Arkansas estatuek sezesiora batzea erabaki zuten. Honela bada, Iparraldeak eta Hegoaldeak Fort Sumter gerrara deitu eta euren ohore nazionala defendatzeko aitzakitzat erabili zuten. Kentucky estatua bakarrik saiatu zen neutral mantentzen. Berehala herrialde osoko milaka gazte Iparraldeko eta Hegoaldeko gudarosteetan izen ematera joan ziren.

Sezesioaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Carolinako sezesioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sezesioaren negua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konfederazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugako estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdin ilunez, Batasuneko estatutak.
Urdin argiz, Batasuneko lurraldeak.
Horiz, esklabotza baimentzen zuten Batasuneko estatuak.
Grisez Arkansas, geroago Batasunarekin bat egin zuena.
Marroi ilunez, Konfederatuak.
Marroi argiz, Konfederazioak aldarrikatutako edo menperatutako lurraldeak.

Esklabotzaren aldeko eta aurkako estatuen arteko gatazka zaharra zen. 1820ko Misuriko Hitzarmenaren bidez, 36º 30' ipar latitudean baino iparraldeagoan zeuden estatu berrietan esklabotza debekatu zen. Honela, Senatuan, esklabotzaren aldeko 11 estatu eta beste 11 aurkakoen arteko oreka lortu zen. Alabaina, 1847ko bat egin zuten estatu berriekin, oreka hori apurtu zen. Bi jarrerek lehia eta gatazka konpondu ez zituen konpromiso egoerara egokitu behar izan zuten.

1859rako, 18 estatutan esklabotza debekaturik zegoen, eta, 15etan, baimendua. Orduan, independentziaren aldeko lehenengo aldarria Alabamak 1850ean egin bazuen ere, Hego Carolinak eta Mississippik ezbairik gabe jo zuten independentziaren bila, esklabotza mantentzeko era bakarra zelakoan.

1860ko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparralde eta hegoalderen jarrerak bateraezinak ziren orduko. 1860ko hauteskunde kanpainian, Abraham Lincolnek, Alderdi Errepublikarreko hautagaiak, behar moraltzat jo zuen esklabotza legez kanpo eramatea. Nahiz eta tokian tokiko gobernuek nahi ez izan, Washington DCko kongresuak hala jokatzeko eskubidea zeukala aldarrikatu zuen. Hala ere, Lincolnek esklabotzaren gaia ez zela erabakigarria esan zuen, baita adierazi ere batasunaren alde gai hori ukitu gabe uzteko prest zegoela.

Lincolnek esklabotza debekatu zuten 18 estatuetan irabazi zituen hauteskundeak, eta, beraz, hurrengo presidente bihurtu zen. Hegoaldekoek presidentetza ez ezik, Epaitegi Gorena ere galdu zuten.

Hegoaldearen banantzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abraham Lincoln, Ameriketako Estatu Batuetako hamaseigarren presidentea (18611865)

1861eko hasierako hauteskundeetan, Lincoln buru zuten Errepublikanoek irabazi zuten (artean alderdi berria zela). 1861eko martxoaren 4an, Lincolnek presidente kargua hartu aurretik Hegoaldeko zazpi estatu Estatu Batuetatik banandu ziren. Nola gobernua uztera zihoan James Buchanan presidentearen administraritzak, hala gobernura sartzera zihoan Lincolnen administrazioak legez kanpokotzat eta matxinadatzat hartu zuten banantze edo sezesio hori. Une hartan, esklabutzaren aldeko hainbat estatuk sezesio edo banantzeko deialdiari ezezkoa eman zioten, baina Missouri Hitzarmena eraberritzeko proposamena ukatu zelako aitzakian, Hegoaldeko 7 estatuk (Hego Carolina, Mississippi, Florida, Alabama, Georgia, Luisiana eta Texas) Batasunetik bereiztea erabaki zuten.

Estatu horiek bere burua nazio burujabetzat jo zuten. Amerikako Estatu Konfederatuen konstituzioa 1861eko otsailaren 4an onartu zuten. Honen bidez, hala nahita maila bereko estatuak elkartzen ziren. Halaber, gobernu zentrala ahulagoa zen, ez zegoen Auzitegi Gorenik eta legebiltzar bakarra zeukaten. Sei urterako hautatutako presidenteak ezin izaten zuen agintaldia errepikatu. Esklabotza legezkoa zen, nahiz eta Afrikatik zetozenen sal-erosketa debekatzen zen.

Otsailaren 6an, Jefferson Davis izendatu zuten presidente, eta Alexander Stephens presidenteorde. Montgomery aukeratu zuten hiriburu lehendabizi, baina berehala Richmond hobetsi zuten.

Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra piztu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batasuneko soldaduak Marye's Heightsen aurrean, Fredericksburgeko gudua baino lehen (1863ko maiatzaren 3a)
"The Rail Candidate": Lincolnen 1860 hautagaitza trenbidearen gaiaren inguruan oinarrituta irudikatzen da: alde batean, beltz bat eta, bestean, alderdiaren antolakuntzako kide zuri bat
Konfederazioko estatuen lurralde galerak gerrak aurrera egin ahala

Abraham Lincolnek uste zuen presidentearen beharra Estatuaren batasunari eustea zela, Batasuna haustezina zelakoan. Edozein gatazkak gerra ekar zezakeen, eta, apirilaren 12an, Fort Sumter izeneko gotorlekuan, gertatutako jazoera txiki baten aurrean, Lincolnek Hegoaldeko portuak ixteko deitu zuen. Gerra pizturik zegoen. Ipar Carolinak eta Arkansasek Konfederatuekin bat egin zuten bitartean, beste estatu batzuek, Kentuckyk edo Delawarek jarrera anbiguoak hartu zituzten, baina konfederatutzat hartu zuten beren burua (Kentuckyk 1861eko azaroaren 20ean).

Lincolnek estatu bakoitzeko boluntarioz osatutako gudaroste bat osatzeko deia egin zuen orduan. Horrek esklabutzaren aldeko beste lau estaturen sezesio aldarrikapenak ekarri zituen. Bi aldeek gudarosteak osatu zituzten, eta Batasunak gerra hasieran mugako estatuen kontrola bereganatu zuen; ezarritako itsas blokeoa luzatu zuen.

Finantza tentsioak gerrak aurrera egin ahala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lincolnek gerra finantzatzeko New Yorkeko bankuetara jo zuen, baina ez zuen haien babesik lortu: %24-36 arteko interes harrigarria eskatu zioten. Horrenbestez, bankuei muzin egin eta bere burua finantzatzen hasi zen, greenback direlako dolarrak igorriz, transakzio guztietarako Estatu Batuetako gobernuaren bermea zeukan dirua (fiat motako dirua), banku handiekin nekez ordain zitezkeen zorretan erori beharrik gabe. Urte horretan, Londreseko The times egunkariak Estatu Batuak suntsitu beharraren aldeko adierazpen bat argitaratu zuen. Lincolnek, berriz, ondorengoa adierazi zuen (1862):

« Izan duen bedeinkapenik gorena eman diogu errepublika honi: bere zorrak ordaintzeko bere paper moneta.  »

Horren ondoren, Frantziak eta Ingalaterrak, nazioarteko finantzari handien eskuetan (Rothschild), Konfederazioari militarki laguntzeko mehatxua egin zioten. Horren aurrean, berriz, Linconek ezusteko aliatu bat aurkitu zuen. Errusiako Tsarrak, nazioarteko finantzen handikien jopuntuan baitzegoen, ohartarazi zuen Mendebaldeko herrialde horiek Kondederazioa babestuz gero, berak Lincoln babestuko zuela eta nazioarteko gerra piztuko zela. Errusiak Europako uretan Konfederazioaren kontrako blokeo bat ezarri ez ezik, bere flotaren zati bat bidali zuen San Franciscoko badiara eta New Yorkera.

Bi alderdien arteko desberdintasuna agerikoa zen, Iparraldea (Batasuna) populazio zein botere industrialaren aldetik indartsuagoa baitzen. Bi fronte osatu ziren Apalatxe mendizerraren bi aldeetan. Ekialdekoan, Konfederatuak nagusitu ziren lehenengo hiru urteetan, nahiz eta Washington hiriburua hartu ezin izan zuten. Itsasoan, ordea, Iparraldeak irabazi zuen. Mendebaldekoan, Mississippi ibaia eta aldameneko estatuak Iparraldearen mende geratu ziren 1863rako.

Hala ere, Batasuneko gobernuaren barneko tentsioak handiak ziren, batez ere finantzabidearen gaiari buruz. Banku zentral pribaturik ez zen ezarri, baina Diruzaintza Idazkari Salmon P. Chasek, August Belmont Europako Rothschild familiaren ordezkaria babesle zuela, gobernuak baimendutako banku pribatuen sarea sortu zuen, 1863 eta 1864ko Banku Nazionalen Legeen bidez (National Bank Act). Lincolnek, berriz, kontraerasoa egin zuen, sare hori gerra garaira muga zedila kongresua konbentzituz.

Lincolnen Emantzipazio Aldarrikapena gerraren gorenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13. emendakina onartzeko unearen marrazkia (1865ko otsaila)

1863ko urtarrilaren 1ean, Lincolnek Emantzipazio Aldarrikapena eman zuen horretarako Estatu Batuetako konstituzioa aipatuz, eta Hegoaldeko esklabotza desagerrarazi zuen, salbuespenak onartu bazituen ere.[6] Era horretan, gainera, britainiarrei gerra hartan sartzeko asmoa burutik kendu zien.[7]

Robert E. Lee komandante konfederatuak ekialdean hainbat gudu irabazi zituen, baina 1863an Gettysburgeko guduan jasandako galera latzen ondorioz bere iparralderako aurrerakada bertan behera gelditu zen. Mendebaldean, Batasunak Mississippi ibaiaren kontrola bereganatu eta Konfederazioa bitan banatzea lortu zuen. Denbora igaro hala, Batasunak bere gizon eta material kopuruan zuen abantailari etekina ateratzen hasi zen, horregatik 1864. urterako Ulises S. Grantek Leeren aurkako ahultze borrokak erabili zituen. Bien bitartean, Batasunaren aldeko William Tecumseh Sherman jeneralak Atlanta hiria bereganatu eta itsaso aldera zuzendu zen.

1863ko uztailaren 1-3ra Gettysburgeko gudua izan zen eta, harrezkero, gerraren patua erabakita geratu zen. Hegoaldearen azpiegitura gabeziak, elikaduraren eskasiek eta bere gerra-ekonomiaren hutsuneek gerra ordaintzea eta aurrera eramatea galarazi zioten. Hala ere, gerrak jarraitu zuen. Artean, ordea, Lincoln Batasuneko presidenteak (eta Errepublikanoak) 1864ko hauteskundeak irabazi behar zituen.

Gerra amaitu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi Demokrataren buru August Belmont zela, Lincoln presidentea George McClellan jeneralari lehiatu zitzaion hauteskundeetan. Belmont, Bankuaren porrotaren ondoren (1836), Rothschild familiaren interesak suspertzeko Europatik Estatu Batuetara bidalitako alemaniarra zen (1837). Bere nahigaberako, Lincolnek irabazi zuen 1864ko haustekundea (azaroaren 8an), gehiengo osoaz. Aldiz, 1865 apirilaren 5ean Lincoln hilik atera zen Ford antzokitik, John Wilkes Boothek bere kontra egindako erasoan.

1865eko apirilaren 9an Appomattox Court Houseko guduan Lee Granti errenditu zitzaionean Konfederazioaren erresistentzia bere hartan amaitu zen. Gerra Maiatzaren 26an bukatu zen ofizialki.

Gerraren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte eta giza ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1862an, Lincolnek zirkulazioan jarritako diru papera
1876ko Lyman biaduktoa Pazifikoko Burdinbidean (Connecticut)

Oso gatazka bortitza izan zen, Estatu Batuetako Gerra Zibilak lurralde horretan izandako gerrarik hilkorrena izaten jarraitzen du, eta berreraikitzea prozesu motela izan zen; izan ere, gerrak arlo ugari oso kaltetuta utzi zituen.

Kalkuluen arabera, 500.000 inguru izan ziren hildakoak, eta beste horrenbeste elbarri geratutakoak. Hamabi gizonezko heldutatik, batek armak hartu behar izan zituen. Mobilizazioa orokorra izan zen, eta teknika berriak (trena, telegrafoa...) gerraren mesedeetara jarri ziren. Iparraldeko 20 eta 45 urte arteko gizonen %10a hil zen, eta Hegoaldeko 18 eta 40 urte arteko gizon zurien %30a. Garaipenak Konfederazioa eta Estatu Batuetako esklabotzaren amaiera ofiziala suposatu zuen: 1865eko abenduaren 18an, Konstituzioaren 13. emendakina indarrean jarri zen. Horren bidez, esklabotza estatu guztietan debekatzea berretsi zen. eta, era berean, baita gobernu federalaren paperaren indartzea ere.

Diruaren krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohi bezala, Estatu Batuak zorpetuta atera ziren gerratik, eta krisi latza bizi zuen hurrengo urteetan. Bankuak indartuta zebiltzan, Salmon P. Chaseren Banku Nazionalen Legeari esker; zergapetuak izatetik salbuetsita geratu ziren, baina interesik gabeko greenback dolarrak oso erabiliak izaten jarraitzen zuten.

Gobernua diru hori biltzen hasi zen, greenback dolar berriak igorri gabe (Contraction Act, 1866ko apirila). Ondorioz, diru motari buruzko krisi bat sortu zen, dirua desagertzen hasi zen, eta herria nabarmen txirotu zen. Lincoln hil ondorengo gobernuko Diruzaintza ez zen zilar dirua onartzearen alde, mendebaldean zilar ugari aurkitu zuten arren. Aldiz, urrea urria zen, eta bankuek urrean oinarritutako diru mota nahi zuten, baina bankuek ez zuten dirurik igortzen. 1866an 50,46 dolar zeuden zirkulazioan pertsonako Estatu Batuetan; 1886an, berriz, 6,67 dolar pertsonako. Erosteko ahalmena proportzio berean jaitsi zen, krisia benetan larria zen, eta istiluak piztu ziren.

Banku handiak (bereziki Europako bankuak) zilar dirua debekatu beharrean tematu ziren. 1876an, Estatu Batuetako populazioaren heren bat langabezian zela, Zilar Batzordea osatu zuen kongresuak, eta 1866ko Contraction Acti ondorio biziki kaltegarriak leporatu zizkion (Erromako Inperioaren azkenarekin konparatzeraino). 1878an, neurri batean zilarra berriz jarri zen zirkulazioan, eta amaitu zen Gerra Zibil ondorengo beheraldia.

Industriaren garapen handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industrialari eta finantza gizonek ondasun ugari bildu zituzten aldi horretan. Berrikuntza tekniko berriek lagunduta (trenbidea, telegrafoa, petrolio birfindua), industria garapen oso handia izan zen. 1876an, Henry C. Carey ekonomilari protekzionistaren gidaritzapean, Ehunurtekoaren Ospakizuna (Centennial Celebration) erakusketa unibertsala egin zen, nazioarteko hainbat herrialde gonbidatuz eta, bertan, Estatu Batuetako industriaren lorpenak erakutsiz.

Gudu nabarmenenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. James M. McPherson, Battle Cry of Freedom 1988 242, 255, 282-83. orrialdeak. 101. orrialdeko mapak (The Southern Economy) eta 236. orr. (The Progress of Secession)
  2. David Potter, The Impending Crisis, 503–505. orr.
  3. "Selected Statistics on Slavery in the United States".
  4. Otto H. Olsen (December 2004). "Historians and the extent of slave ownership in the Southern United States". Civil War History. Southernhistory.net.
  5. James McPherson, Drawn with the Sword, 15. orr.
  6. Frank J. Williams, "Doing Less and Doing More: The President and the Proclamation—Legally, Militarily and Politically," in Harold Holzer, ed. The Emancipation Proclamation (2006), 72–5. orr.
  7. Howard Jones, Abraham Lincoln and a New Birth of Freedom: The Union and Slavery in the Diplomacy of the Civil War (1999), 154. orr.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila Aldatu lotura Wikidatan