Edukira joan

Curling

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Curling txapelketa bat

Curlinga izotzezko pista batean praktikatzen den doitasun-kirola da. Lau kideko bi talde lehiatzen dira elkarren aurka, hogei kilogramoko zortzina harri 45,5 metroko luzera eta 4,75 metroko zabalera duen pistan jaurtiz. Pistaren amaieran diana bat du marraztuta dago, eta jaurtiketa guztiak egin ondoren, harriek diana horrekiko duten gertutasunaren arabera banatzen da puntuazioa. Kirol hori Kanadan, Estatu Batuetan eta Europako iparraldean egiten da nagusiki.

Jatorria eta historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Curlinga lehen aldiz Eskozian Behe Erdi Aroan sortu zela uste da. 1541 urtean agertu ziren Paisley abadiaren erreferentzietan izotz gainean harrien erabileraren idatzizko lehen erreferentziak. Pieter Brueghelen bi pinturatan curlingaren itxura duen joko bat jolasten ari den jendea ageri da. Curling hitza bera Eskozian agertu zen lehen aldiz, 1620an idatzitako dokumentu batean Henry Adamsonen bertso batzuetan. Munduan eratu zen lehen curling taldea Kilsyth Curling kluba da: 1716an sortua zela esaten da eta oraindik ere dihardu. Era berean, klub horrek curlinga praktikatzeko lehen pista sortu zuen. Jokoa "the roaring game" ("joko orrogilea") izenaz ezagutzen da Eskozian eta inguruetan, harriek adokinen gainean irristatzean sortzen duten zaratagatik. Hasieran harriak sinpleak ziren, oro har, erreketatik hartuak eta zenbait kasutan forma emandakoak. Jokoan trebezia eta estrategia ziren nagusi; hala ere, jaurtitzaileak harriaren gaineko kontrol gutxi zuen.

Egun, kirola oso errotuta dago Kanadan, eskoziarrek bertara eraman baitzuten. Ipar Amerikako kirol klub zaharrena Montrealgo Royal Curling deritzana da, 1807an sortua. Ameriketako Estatu Batuetan, aldiz, lehen kluba 1830ean agertu zen, Orchard Lake Curling Club izenaz.

Curlinga kirol olinpikoa da 1998tik (Naganoko jokoetatik). 1924, 1932, 1988 eta 1992. urteetako jokoetan ere presente izan zen, baina kirol ez lehiakor gisa.

Europako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Postuak Herrialdeak Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1. Eskozia 12 6 7 25
2. Suedia 9 13 5 27
3. Suitza 8 5 9 22
4. Alemania 6 1 3 10
5. Norvegia 5 11 11 27
6. Finlandia 1 0 2 3
7. Danimarka 0 5 5 10
8. Txekiar Errepublika 0 0 1 1
8. Italia 0 0 1 1
Postuak Herrialdeak Urrea Zilarra Brontzea Guztira
Suedia 19 9 4 32
Alemania 8 1 4 13
Suitza 6 9 12 27
Errusia 3 1 1 5
Eskozia 2 11 6 19
Norvegia 2 4 7 13
Danimarka 1 3 8 12
Italia 0 2 0 2
Frantzia 0 1 0 1
10º Ingalaterra 0 0 1 1
10º Finlandia 0 0 1 1
Postuak Herrialdeak Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1. Suedia 28 22 9 59
2. Eskozia 14 17 13 44
3. Suitza 14 14 21 49
4. Alemania 14 2 7 23
5. Norvegia 7 15 18 40
6. Errusia 3 1 1 5
7. Danimarka 1 8 13 22
8. Finlandia 1 0 3 4
9. Italia 0 2 1 3
10. Frantzia 0 1 0 1
11. Ingalaterra 0 0 1 1
11. Txekiar Errepublika 0 0 1 1

Izotzezko eremu laukizuzena eta laua da, guztira 46-46 metroko luzera eta 4-5 metroko zabalera duena. Eremuaren alde motzenari muga deritzo. Bere zabalerari esker hainbat partida joka daitezke aldi berean.

Jaurtiketen helburua eremuaren mutur batean kokatuta dagoen zirkunferentzia da: haren barnean lau biribil daude, lehenari kozentrikoak eta kolore ezberdinez margotuak. Harri batek puntuatu ahal izateko, zirkunferentzia zabalenaren barnean egon behar du, edo hura ukituz.

Izotza naturala izan daitekeen arren, orokorrean, hozkailu baten bidez izoztutakoa da. Bestalde, klub gehienek izotzaz arduratzen den entitate bat izaten dute. Curling txapelketa handienetan izotzaren mantentze prozesuak berebiziko garrantzia izaten du. Gainera, ohikoa da izotzaren gainazaleko tenperatura kontrolatzen duten zenbait neurgailu egotea eta horretaz gain, inguruko eserlekuetan ere zunda batzuk ipintzen dira, hezetasuna kontrolatzeko. Izotzaren gainazalari dagokionez, -5º C-ko tenperaturan mantentzen da.

Curling pista ofiziala. Jokalariak eskuineko muturrean kokatzen dira eta ezker muturreko dianara irristatuz jaurti behar dituzte harriak.

Harria granitozkoa izaten da eta 17,24 eta 19,96 kilogramo arteko pisua du. Gehienezko zirkunferentzia 914,4 mm-koa izaten da eta 114,3 mm-ko gutxienezko altuera du. Izotzarekin kontaktuan dagoen harriaren zati bakarra irristatzen da.

Harrietarako erabiltzen den granitoa bi lekutatik lortzen da: Ailsa Craigetik (Eskoziako irla batetik) eta Kaysetik (Galesetik).

Ailsa Craig curling harrien harrobi tradizionala da eta bi granito mota ekoizten ditu: urdina eta berdea. Harri berdeek urdinek baino kalitate txikiagoa dute. Aintzinaroan gehien erabiltzen ziren harriak urdinak ziren, baina gaur egun, uharte hura erreserba bat denez, ekoizpena mugatua da.

Kaysetik datoz neguko Joko Olinpikoetarako erabili diren harriak. Bestalde, Olinpiadetarako fabrikatzailea da 2006ko neguko Olinpiadetatik.

Harriaren erdialdean helduleku bat dago: harriari heltzeko eta birak emateko aukera ematen du eta, horretaz gain, heldulekuei kolore ezberdinak jartzen zaizkie, taldeak bereizteko.

Erratza harriaren ibilbidean dagoen izotza leuntzeko erabiltzen da eta askotan, harria askatzen denean, oreka mantentzeko ere bai.

Oinetakoak kirol zapaten antzekoak izan arren, zola ezberdina dute: zapata irristagarria irristatu beharreko hankarentzat diseinatuta dago eta gripper edo heldulekuarena egiten duen hankarako.

  • Galtza elastikoak
  • Kronometro bat, harriaren denbora hartzeko
  • Eskularruak, eskuak bero mantenteko eta erratzari heltzeko zeregina errazteko

Jokoaren helburua ahalik eta puntu gehien lortzea da, eta horretarako, partaideak harria zirkunferentziaren erditik ahalik eta gertuen edota beste taldekideen harriak baina gertuago kokatzen ahalegintzen dira. Bi taldeetako jokalariek jaurtiketak txandakatzen dituzte. Jokoa amaitzeko, taldeek zortzina harri jaurti behar dituzte, hau da, guztira, hamasei. Berdinketa badago, jaurtitzen segitzen da, berdinketa hautsi arte. Irabazlea puntu gehien lortu dituen taldea da.

Joko Internazionalek orokorrean hamar itzuli izaten dituzte.

Nazioarteko txapelketetan talde bakoitzari 73 minutu ematen zaizkio jaurtiketak bukatzeko. Bestalde, talde bakoitzari bi minutuko hutsartea egiten uzten zaio, hamar itzuliko joko bakoitzean. Itzuliren bat gehitu behar bada, talde bakoitzari hamar minutu ematen zaizkio jaurtiketak amaitzeko eta beste minutu bat hutsartea egiteko.

Pistaren muturreko diana, kolore ezberdineko biribilekin. Talde gorriak eginiko jokaldi baten adibidea dago irudian.

Jaurtiketa motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurtiketa mota ugari daude, hiru kategoriatan banatu daitezkeenak:

  • Guards ("goardiak"): zirkunferentziaren aurreko jaurtiak izaten dira, orokorrean harria babesteko edo aurkarien jaurtiketa zailtzeko.
  • Draws ("hurbiltzeko jaurtiketak"): soilik zirkunferentziara iristeko nahiarekin egiten diren jaurtiketak dira. Jaurtiketa horrek angelu handiak, txikiak eta jaurtiketa izoztuak gehitzen ditu.
  • Takeouts ("kenketak"): harriak jokotik kentzeko erabiltzen dira.

Irabazlea hamar txandako jokoa amaitutakoan, puntu gehien lortu duen taldea da. Puntuak txanda bakoitzaren ostean banatzen dira, hau da, talde bakoitzak bere zortzi jaurtiketak egin dituenean. Bestalde, zirkunferentziatik gertuen dagoen harriaren taldeak puntu bat lortuko du aurkariak gertuen duen harria baino hurbilago duten harri bakoitzeko.

Puntuak markagailu batean ipintzen dira: bi motatakoa da, beisbolaren motakoa eta klubaren markagailua. Beisbol motako markagailua telebistan agertzen diren jokoetarako sortu zen. Txandak zenbait zutabetan ageri dira, batetik hamarrera (edo hamaika txanda, gehigarri bat egongo balitz) eta guztirakoa adierazteko beste zutabe bat. Horren azpian bi lerro ipintzen dira, bat talde bakoitzeko.

Klubaren markagailua tradizionala da eta kluben barnean gehien erabiltzen dena. Talde gorriak hiru puntu lortzen baditu lehenengo txandan, orduan 1 zenbakia ipiniko da 3 zutabearen azpian kolore gorriz.

Hemen ageri dira bi markagailu motak:

Beisbol motako markagailua
Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Finala
Kanada 0 2 1 1 0 6 0 0 x x 10
Finlandia 2 0 0 0 1 0 0 1 x x 4
Kluben motako markagailua
Kanada 2 3 4 6
Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 Finala
Finlandia 1 5 8 7

Kirol-adeitasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste talde-kirol askotan baino gehiago, kirol-adeitasuna, askotan "Curlingaren Espiritua" izenaz ezagutzen dena, kirol horren funtsezko atala da. Curlingaren Espirituak taldeak aurkariak zoriontzera bultzatzen ditu jaurtiketa on bakoitzeko, esku-hartze sendo bat egiteagatik edo forma ikusgarri bat egindakoan. Agian garrantzitsuena, Curlingaren Espirituak agintzen du ez dela inoiz aurkariaren akatsik, huts egiterik edo errakuntzarik txalotu behar (talde-kirol gehienek ez bezala), eta ez direla norberaren jaurtiketa onak ospatu behar jokoan zehar jaurtiketaren aitorpen xume bat baino gehiago, hala nola buruarekin keinu bat, ukabilkada bat edo erpurua altxatzeko keinu bat. Hala ere, zorion-emaitza xumeak truka daitezke irabazle diren taldekideen artean partidaren ondoren. Izotz gaineko ospakizuna normalean txapelketa nagusi bateko irabazleei soilik dagokie, txapelketako azken partida irabazi ondoren. Guztiz onartezina da aurkarien jokalariak beren jokotik kanpo uzten saiatzea, iruzkin negatiboen, distrakzioen edo iseken bidez.

Partida tradizionalki hasten da jokalariek eskua emanez eta aurkarien taldeko kide bakoitzari "Curling ona!" edo "Joko atsegina izan dezazuela!" esanez. Eremu batzuetan tradizioa da irabazle taldeak galtzaileari edari bat erostea partidaren ondoren. Joko maila gorenetan ere, jokalariek beren falten berri ematea espero da.

Ez da arraroa talde batek curling partida bat uztea irabazteko itxaropenik ez duela uste duenean. Uztea ekintza ohoragarria da eta ez du bertan behera uztearekin lotutako estigmarik. Sozializazio handiagoa ere ahalbidetzen du. Partida bat uzteko, galtzaile taldeko kideek zorionak ematen dizkiote irabazleari. Taldekideek elkarri eskerrak ematen dizkiote, etorkizunean elkarri zorte ona opa eta elkar besarkatzen dute normalean. Jokatzen segitzea talde batek irabazteko aukera errealistarik ez duenean etiketa hauste gisa ikus daiteke.

Txapelketa nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Neguko Joko Olinpikoetan.
  • Munduko curling txapelketa.
  • Munduko junior curling txapelketa.
  • Munduko senior curling txapelketa.
  • Munduko bikote mixtoen curling txapelketa.
  • Europako curling txapelketa.
  • Curlingeko Kopa Kontinentala.
  • Tim Hortons Bier.
  • Estatu Batuetako Gizonezkoen Curling txapelketa.
  • Estatu Batuetako Emakumezkoen Curling txapelketa.
  • Kanadako Curling Kopa.

Euskal Herriko curling taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
TaldeaHiria
         Harrikada Curling TaldeaGasteiz
         Iceberg Curling KlubaGasteiz
         Iparpolo Curling TaldeaGasteiz
         Txuri Berri Izotz TaldeaDonostia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Ingelesez) Curling. 2018-03-15 (kontsulta data: 2018-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]