Eguneko menu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jatetxe baten eguneko menua.

Eguneko menua jatetxeetan zerbitzatzen dituzten menu-mota bat da. Menu horretan jan nahi diren platerak eskaintza-zerrenda itxi batetik hautatu behar dira eta aukera edozein dela ere, salneurri bera dauka. Eskuarki plater bana aukeratzen da lehen plateren eta bigarren plateren artean. Menu-mota hau oso arrunta da Espainiako jatetxeetan eta gehienetan merkeagoa da. Eguneko hitzak menuko plater-eskaintza egunero aldatzen dela adierazten du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.