Egur pellet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egur pelleta.

Egur pelleta egurra trinkotu eta lehortuz sortzen den erregaia da. Pellet hitza ingelesetik zuzenean mailegatutako hitza da eta "bola txikia", "kaka-alea", "arkina", "altxirri", zein "pikorra" esan nahi du.

Sortzeko, zerrautsa edo antzeko materialak dira lehengai. Zerrategietako hondakinak batu eta tratatu egiten dira, lehenengo duen hezetasuna jaitsi behar zaio % 10 baino gutxiago izan arte, gero prentsa berezi baten pelletizatzailea zanpatu egiten da. Orduan, egurrak berak duen ligninak partikulak elkar lotzen ditu edo almidoia ere itsatsi ahal zaio itsasgarri modura.

Erregai moduan dituen abantailak handiak dira, biomasatik hartutako energia berriztagarria izateaz gain, bere erreketak ez du ia kerik sortzen eta ez du airea gehiegi kutsatzen.

Bero ahalmenari dagokionez, gasolioaren erdikoa da, hau da, kilo bat gasoliok sortzen duen energia berdina sortzeko bi kilo pellet behar dira.

Pelletaren erabilera Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Pellet kopurua (tn)
2006an erabilia[1]
Suedia 1 400 000
Italia 550 000
Alemania 450 000
Austria 400 000
Danimarka* n. 400 000
Finlandia* n. 50 000
* 2005eko datuak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]