Estereotipo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaiztoaren estereotipozko irudia, komiki eta marrazki bizidunetan maiz irudikatzen dena.

Gizarte-zientzietan, estereotipoa talde edo beste gizarte-kategoria batean sailkatu ondoren, talde horretako pertsonei eta horien jokabideei buruz osatzen den aurreiritzi eta irudi sinplifikatua da, kulturalki nahiz orokortze-prozesu baten ondorioz eratua eta pertsonei zuzenean aplikatzeaz gainera ekoizpen kulturalean (literatura, komikia, zinema, ...) ere maiz baliatzen dena. Gehienetan, estereotipoak ez datoz bat errealitatearekin eta horien aplikazioa secundum quid edo gehiegizko orokortze izeneko falaziaren ondorioa da.

Estereotipatzea esaldi, ideia edo irudi bat, behin eta berriro aldaketarik gabe errepikatzea da. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Estereotipatu - Euskaltzaindia hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]