Aurreiritzi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aurreiritzia pertsona edo talde batek gertaera, beste pertsona edo talde bati buruz duen aldez aurreko iritzia da. Hitza, latineko praeiudicium hitzaren parekoa dela esan dezakegu, “aurretik epaitua”. Psikologikoki, pertzepzioa nahasten duen prozesu inkontzientea da.

Aurreiritziak norbanakoaren edo giza talde jakinaren onurarako sortzen dira. Prozesu hau, inkontzientea eta hausnartu gabekoa da. Bizipen pertsonaletan, beste iritzi batzuetan, ohituretan, tradizioetan, mitoetan eta identitatearen sorkuntzan ikasitako beste alderdi batzuen bidez sortzen dira.

Aurreiritziak normalean pertsona edo giza talde jakin bati bideratuta egoten dira(gizarte klasea, orientazio sexuala, generoa, maila sozioekonomikoa, arraza, erlijioa …), eta pertsona jakin batekin izandako eskarmentutik giza talde batera orokortuta, edo alderantziz, giza talde batean oinarrituz, norbanako bati zenbait ezaugarri esleituta gerta daiteke. Aurreiritziak ezkorrak eta oldarkorrak izan ohi badira ere, baikorrak ere izan daitezke zenbaitetan.

Gizartean

Aurreiritzia “funtzionala” da eta testuinguruaren arabera areagotu daiteke: arrazismoa, homofobia eta erlijioen arteko gatazkak, esate baterako. Egoera hauetan, aurreiritziak pertsona zein giza taldeak balizko arriskuetatik babesa lortzeko erabiltzen dira. Soziologoen ustez, aurreiritziak egokitzapen eta eboluzio tresna dira. Portaera hau areriotik babesteko zein boterea mantentzeko erabilgarria izan daiteke. Halere, kontrako eragina ere eduki dezake. Herri txiki batean dagoen mediku bakarra arraza beltzekoa denean, arrazista den pertsona batentzat kaltegarria izango dira aurreiritzi hauek.

Gaur egungo gizartearen ondorioz honako aurreiritzi hauek sortu daitezke gure egunerokotasunean.

  • Pertsona batzuk haien lanpostutik, eskolatik, erakundeetatik… kanporatzen dituzte aurreiritziengatik.
  • Pertsona batzuk irainak jasotzen dituzte aurreiritziengatik.
  • Pertsona batzuk erasotuak edo bortzatuak dira.
  • Pertsona batzuei soldata gutxiago jasotzen dute haien lanpostuetan aurreiritziengatik.

Ikusi dezkagunez, aurreiritziak gure eguneroko egunetan ondorio larriak dituzte, izan ere aurreiritziak gizarteak berak sortzen ditu eta gizarteak horren eragina jasotzen du ere bai.

Aurreiritzi motak

Hainbat aurreiritzi mota ezberdin aurkitu ditzakegu baina honako hauek dira nabarmenenak.

  • Arrazakeria: giza talde edo arrazen artean hierarkia batean uste izatean oinarritzen den ideología.
  • Erlijiosoak: etnozentrismo mota bat da, uste da pertsona talde jakin batek Jainkoaren seme-alabak direla.
  • Generoa: historian zehar emakumeak gizonak baino gutxiago direla ulertu egin da, aurreiritzien ondorioz.
  • Sexu-orientazioa: aurreiritzien ondorioz homosexualak, transexualak, etb. Diskriminatuak izan dira eta haien eskubideen aldeko borroka batean daude.
  • Estetikoak: hauek edertasunari egiten diote erreferentzia, hainbat pertsona haien janzkeragatik edota eredu fisikoagatik etiketatzen dituzte.


Aurreiritziak eliminatzeko forma ezberdinak

Dakigunez, aurreiritziak ideologiarekin eta bizimoduarekin erlazionatzen ditugu eta zaila da aurreiritzi horiek aldatzea. Baina hainbat mota ezberdin daude hauen kontra egiteko, hala nola:

  • Enpatia: bestearen azalean jartzen lortuko genuke, gure buruari galderak eginez, adibidez: Zergatik egiten du hau? Nola sentituko nintzateke ni horrelako egoera batean?
  • Adiskidetasuna sortzen: lagun berriak egiten, erlijio, etnia, arraza ezberdinekoak direnak eta hauen izaera ikasiz.
  • Onarpena eta tolerantzia heziketan: txikitatik errespetua eta onarpena ikastea, hau da, guztiak berdinak ganerla eta arraza, kolorea, egoera soziala.. alde batera uztea.


Adibideak

Pertsona batek aurkako sexuko hainbat pertsonarekin harreman gatazkatsua izan badu, sexu horren inguruko aurreiritzia (ezkorra) sor dezake. Horrela bere pentsamendua izan daiteke sexu horretako pertsona orok erlazioak zapuztuko dituen ezaugarri hori duela, eta gainera sexismo delako aurreiritzi multzoa bere egin.

Antzeko prozesua ere gerta daiteke nahiz eta aurreiritzia duen pertsonak inoiz horrelako bizipenik bizi izan ez duen. Horrela, giza talde jakin batek ezaugarri jakin batzuk dituela pentsatzen duen jendeaz inguraturik hazi den ume batek, giza talde jakin horren inguruko ideia batzuk izango ditu, horiekin kontakturik izan ez badu ere.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aurreiritzi Aldatu lotura Wikidatan