Hormona folikulu-estimulatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hormona folikulu estimulatzaile» orritik birbideratua)
Hormona folikulu-estimulatzailearen irudia.

Hormona folikulu-estimulatzailea edo FSH hormona bi hormona gonadotropikoetako bat da (bestea hormona luteinizatzailea edo LH izanik). Hormona gonadotropikoek gonadetan jarduten dute, lotura estua izanik hormona sexualekin.

Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan hipofisiak (adenohipofisiak, zehazki) jariatzen du hormona folikulu estimulatzailea. Era berean, hipotalamoak hipofisiaren jarduera eragiten du; esan daiteke, beraz, hipotalamoak hipofisia aktibatzen duela FSH (eta beste hormona batzuk ere) jaria ditzan.

Egitura kimikoari dagokionez hormona folikulu estimulatzailea glikoproteina bat da.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hormona honek funtzio desberdinak burutzen ditu:

Odoleko estrogenoen kontzentrazioa handitzen denean hipofisiak FSH hormona jariatzeari uzten dio, eta hormona luteinizatzailea (LH) sortzen hasten da. FSH hormonaren jaitsierak eta LH hormonaren igoerak obulazioa eragiten du: folikulua hautsi egiten da, obulua askatu eta horren ondorioz estrogenoak ez dira sortzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]