Jamestown

Koordenatuak: 37°12′33″N 76°46′39″W / 37.2092°N 76.7775°W / 37.2092; -76.7775
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jamestown
Itsasontzi bat bere kaian
Irudi gehiago
Kokapena
KoloniaHamahiru Koloniak
Crown colonyColony of Virginia
Koordenatuak37°12′33″N 76°46′39″W / 37.2092°N 76.7775°W / 37.2092; -76.7775
Map
Historia eta erabilera
1622ko sarraski indigena 1622ko martxoaren 22a
Izenaren jatorriaJakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa
Arkitektura

Jamestown 1607. urtean ingeles kolonizatzaileek gaur egungo Estatu Batuetan sortu zuten lehen hirigunea da, gaur egungo Virginiako estatuan. James ibaiaren bokaleko uharte batean dago. Indiarrek tabakoa lantzen erakutsi zieten kolonoei, eta hura izan zen alde hartako ekonomia-alor nagusia luzaroan. Suak hiru aldiz hartu zuen hiria XVII. mendean, eta Jamestownetik Williamsburgera eraman zuten Virginiako gobernua. Jamestown XIX. mendean uharte bilakatu zen; ordu arte penintsula zen. Gaur egun ondare historiko gisa gordea dago eta ezponda bat eraiki dute uraren higaduratik babesteko. Parke Historiko Koloniala eratzen dute gaur egun Jamestownen aztarnak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]