Joe Mitty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joe Mitty
Bizitza
JaiotzaIslington1919ko maiatzaren 7a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza2007ko irailaren 30a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military College, Sandhurst (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Joe Mitty, jaiotzez Joseph Sidney Mitty, (Islington (Erresuma Batua), 1919ko maiatzaren 7a - 2007ko irailaren 30a) Oxfam erakundeko dendak Erresuma Batuan zabaldu zituen ekintzailea izan zen. Hasiera batean Oxfam dendetan arropa eta beste objektuen dohaintzak jaso eta horiek behartsuei banatzen zitzaizkien, baina Mittyk bigarren eskuko salgai moduan jartzeko ideia izan zuen. Horri esker, Oxfam erakundeak bere finantzak hobetu eta Oxfam denda-sarea zabaldu ahal izan zuen. Gaur egun, Erresuma Batuan, 700 bat Oxfam denda badira.

Biografia eta lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxfam denda Oxforden
Oxfam denda Düsseldorfn

Joseph Sidney Mitty Londres iparraldean dagoen Islingtonen (Erresuma Batua) jaio zen 1919ko maiatzaren 7an.

Aita Royal Arsenaleko langilea zen eta Joek 12 urte besterik ez zituenean hil zen, amak bakarrik zaindu zuelarik.

1942an armadan zegoen Dorothy Whitekin ezkondu zenean eta bikoteak bi seme eta alaba izan zituen. II. Mundu Gerra garaian, erakunde honen kontuen ardura eraman zuen eta gerraren eraginpean nekez zebiltzan zibilen artean erabilitako arropa banatzeko arduraduna izan zen. Horrela ikusi zuen, txirotasunaren aurkako borroka negozio ederra izan zitekeela eta Behartsua jantz ezazu, aberastuko zara-eta! lema gauzatu zuen.

1946an, Mittyk armada utzi zuen eta Oxfordera joan zen bizitzera. 75 £ ordaindu zuen lur eremua erosi zuen eta hurrengo 60 urtetan emazterekin biziko zen etxea eraiki zuen. Hasieran aire ontzi ekoizpenerako ministeritzan aritu zen lanean, baina, 1949an, Oxfordeko Gosearen aurkako Komitearentzako administratibo izateko lan iragarki batean erreparatu zuen -Gerora, Oxfam izango zen erakundea- eta Mittyk bere burua aurkeztu zuen. Hasiera batean beste bolondresekin batera kobratu gabe aritu bazen ere, gero soldatapeko lehen langilea bilakatuko zen. 1971n, milioi libra baino gehiagoko irabaziak lortu zituen [1].

1989an alaba Gloria hil zen eta, 1995ean, berriz, Dorothy emaztea ere galdu zuen.

2000n, milatik gora ziren Oxfam karitate dendak eta milaka bolondres ari ziren beretzat lanean.

Joe Mitty 2007ko irailaren 30ean hil zen, 88 urte zituenean. Bere semeetako batek hartu zuen aitaren lanaren jarraipenaren ardura[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]