Malmesbury

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abadia.
Kale nagusia.
Azokako gurutzea.

Malmesbury Ingalaterrako Wiltshire konderriko iparraldean dagoen hiri bat da. Cirencester, Chippenham eta Swindonetik gertu dago. 5000 bat biztanle ditu.

Inauteriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko inauteriak abuztuaren azken bi asteetan ospatzen dira. Herria zeharkatzen duen prozesio batekin amaitzen dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ibaik (Bristol Avon eta Ingleburn) egin duten mendixka baten gainean dago herria. Mendixka erraz defenda dezakeelako biztanlik izan du duela gutxienez 2.500 urtetik.

Jendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Athelstan erregea – Ingalaterra osoko lehenengo erregetzat jotzen dena.
Eilmer - 11. mendean abadiako teilatutik hegan egin zuen fraidea.
William of Malmesbury - Ingalaterrako historiaren aitzindaria.
Thomas Hobbes - Filosofia ingelesa modernoaren aitzindaria.
Hannah Twynnoy - Tigre batek hil zuen zerbitzaria, elezaharraren arabera.
James Dyson – Dyson xurgagailu asmatzailea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]