Bergarako Musika Eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bergarako Musika Eskola
Datuak
Motamusika eskola
HerrialdeaEuskal Herria
Historia
Sorrera1983
webgune ofiziala
Facebook: bergarakomusikaeskola Instagram: bergarako_musika_eskola Edit the value on Wikidata

Bergarako Musika Eskola (ofizialki, "Boni Laskurain" Bergarako Musika Eskola) 1983an Bergaran sortutako ikastetxea da . Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxea da eta irabazi asmorik gabeko erakundea. [1] 2020an 3 urtetik gorako 500 ikasle baino gehiago zituen; 28 instrumentu baino gehiagoko eskaintza eta euskal dantzak irakasten zituzten. [2]

Elkarteak hainbat musika ekitaldi antolatzen ditu urtean zehar Bergaran herriko ospakizunekin bat eginez, hala nola, Gabonetako kontzertuan, Santa Zezilia kontzertuan, Erramu Zapatuko Ferian, Iñauterietan etab. egiten dituzten txarangak, dantzak eta abesbatzak. [2]

Herriko hainbat musika entitateen harrobi ere izan da: Bergarako orfeoia, Aritzeta Abesbatza, Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda, etab.

Bergara Antzerki Musikala Elkartearekin batera oihartzun handiko hainbat antzerki musikal antolatu dituzte 1993tik (Miserableak lehena). [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]