Miserableak
- Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Les Misérables (argipena)».
| Miserableak | |
|---|---|
Cosette, Thénardiertarren etxean lanean. | |
| Datuak | |
| Idazlea | Victor Hugo (1862) |
| Argitaratze-data | 1862 |
| Generoa | Epika, eleberri historikoa |
| Jatorrizko izenburua | Les Misérables |
| Hizkuntza | frantsesa |
| Herrialdea | |
| Ilustratzailea | Émile Bayard |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Miserableak |
Miserableak (frantsesez Les Misérables) Victor Hugo frantziar idazlearen epika eleberri bat da. 1862an argitaratu zen eta XIX. mendeko eleberri nabarienetakotzat jo ohi da. 1815ean hasi eta 1832an Paris hiriko Ekaineko Matxinadarekin batera amaitzen da. Frantzian girotutako eleberri erromantiko bat da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzia, XIX. mendea. Pobrezia gero eta nabariagoa da, baina burges aberatsak herriaren miseriari jaramonik egin gabe bizi dira. Jean Valjeanek ia hogei urte igaro ditu kartzelan, ogi puska bat lapurtzea leporatuta. Baldintzapeko askatasunean irtendakoan, horren arauak hautsi eta iheslari bihurtu denez, atzetik jazarka Javert polizia du: haren obsesioa da Valjeani bizitza zapuztea.
Egun batean, eliza batean babesa eta laguntza eskaini diote, trukean ezer eskatu gabe. Bertan, ez da “epaitua”, guztia barkatu diote. Ustekabeko barkamen horrek Valjeanek bizitzari aurre egiteko duen forma aldatzea eragin du. Valjeanek ez du patuak eskaini dion aukera berria galdu: biziraun du, aurrera egin du, alkate bihurtu da eta behin boterean, pobreak lagundu ditu.
Eratorritako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Victor Hugoren Miserableek hainbat lan eratorri sortu dituzte. Esate baterako, Os Miseráveis (1967ko telesaila), Les Misérables (1998ko filma), Les Misérables (BBCren 2018ko telesaila) edo Les Misérables (2019ko filma), ekoizpen frantziarra, Ladj Lyk zuzendua, bestelako istorio bat, baina Victor Hugo deritzon kale batean igarota; XXI. mendeko Frantziako klase zapalduenen (etorkinak) eta poliziaren arteko tirabirak deskribatuz, lotura argia egiten duen lana.
Egokitzapenen artean, Miserableak egokitzapen musikala bereziki famatua egin da XX. mendeko azken laurdenetik aurrera. Musikala Parisen estreinatu zen 1980an, Claude-Michel Schönberg-en musikarekin eta frantsesezko hitzekin, nahiz eta ingelesezko bertsioan egin famatu batez ere Broadwayko antzokietan. Musikal hori dozena bat hizkuntzatara itzuli da, baita euskara ere: Bergarako Musika Eskolako lagun batzuk Broadwaytik etorri ziren ideiarekin 1993an, eta Bergaran estreinatu zen euskaraturik 1994ko urtarrilaren 4an. Euskarazko itzulpena idatzi zuten Miguel Moñux, Pello Txintxurreta eta Rafa Sánchezek[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «'Miserableak', 15 años después» El Diario Vasco 2009-03-13 (kontsulta data: 2019-06-21).