Edukira joan

Bering uhartea

Koordenatuak: 55°00′N 166°15′E / 55°N 166.25°E / 55; 166.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bering uhartea
Datu orokorrak
Garaiera755 m
Motauharte
Luzera91 km
Zabalera24 km
Azalera1.600 km²
EponimoaVitus Bering
Geografia
Map
Koordenatuak55°00′N 166°15′E / 55°N 166.25°E / 55; 166.25
UTC orduaUTC+12:00
Honen parte daKomandante uharteak
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Kamtxatka kraia
Ur-gorputzaBering
Leku geografikoaKomandante uharteak
Vitus Beringen hilobia.

Bering uhartea Bering itsasoan dagoen irla errusiarra da. Komandante uhartetan dago, Kamtxatka aurrez aurre. Administratiboki Errusiaren Kamtxatka kraian dago.

90 kilometroko luzera eta 20 zabalera ditu eta 1.660 km² ditu, Komandante uharte taldeko uharterik handiena da. Aurretik Avacha uhartea bezala ezagutzen zen. Bering uhartetik 4 km ipar-mendebaldera Toporkov uharte txikia dago ("Ostrov Toporkov"), 800 m inguruko diametroa duen uharte ia zirkularra.

Klima gogorra duen lurralde isolatua da. Lurzorua irregularra da eta ez dago zuhaitzik. Uhartean 1825 arte biztanle iraunkorrik ez zegoen arren, egun biztanleak baditu. Kokaleku nagusia Nikolskoye da, 600 eta 800 biztanle artean, horietatik 300 aleutiarrak. Jarduera ekonomiko nagusia arrantza da.

Uhartea uharte mugikor gisa ere ezagutzen da nazioarteko data lerroan flotatzen duen kokapenagatik.

Bering uhartearen ertzak itsas igarabarentzako (Enhydra lutris L.) habitat naturala osatzen dute. Uhartea bere itsas koloniengatik ere ospetsua da. [1]

1741an, Vitus Bering, nabigatzaile danimarkarra Errusiar Inperioaren zerbituzan, Svyatoy Pyotr itsasontziarekin, inguru honetara heldu zen, bertan urperatuz. Bera ete bere 28 gizon Bering uhartean hil ziren, eskorbutoaren eraginez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]