Bering (itsasoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bering itsasoa
Bering (itsasoa) hemen kokatua: Ozeano Barea
Bering (itsasoa)
Bering (itsasoa)
Bering (itsasoa) (Ozeano Barea)
Bering itsasoa, Kamtxatka eta Alaska artean
Bering Sea Aleutian Is Alaska map.png
Ozeanoa Ozeano Barea
Eskualdea Errusia
AEB
Kontinentea Asia
Ipar Amerika
Koordenatuak 58° N, 178° W / 58°N,178°W / 58; -178Koordenatuak: 58° N, 178° W / 58°N,178°W / 58; -178
Azalera 2.292.000 kilometro koadro

Bering edo Bering itsasoa[1] (errusieraz: Берингово море, Beringovo More) Ozeano Barearen iparraldeko muturreko besoa da, Asia eta Ipar Amerika bereizten dituena[2]. Izena Vitus Bering esploratzaile daniarrarengandik datorkio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bering itsasoaren satelite irudia. Alaska eskuinean dago eta Errusia ezkerrean.

Ozeano Barearen iparraldeko muturrean dago, Asia ipar-ekialdearen eta Amerika ipar-mendebaldearen artean. Ekialdean Alaska, ipar eta mendebaldean Kamtxatka eta Siberia eta hegoaldean Alaskako penintsula eta Aleutiar uharteak ditu. Bering itsasarteak lotzen du Ozeano Artikoarekin[3]. Bi milioi kilometro koadroko eremua dauka.

Bering itsasoko uharte nagusiak honako hauek dira:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken glaziazioan, hain zen baxua itsas maila non Asiako tribu batzuk Ipar Amerikara oinez migratu baitziren, gaur egungo Bering itsasartea zeharkatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bering (itsasoa) Aldatu lotura Wikidatan