Berkelah ur-jauziak
Itxura
Berkelah ur-jauziak | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 3°45′13″N 102°58′47″E / 3.7536°N 102.9797°E |
Berkelah ur-jauziak (malaysieraz: Air Terjun Berkelah) Malaysian dagoen ur-jauzi multzo bat da, Pahang eskualdean. Kuantan hiritik 31-35 kilometrotara aurkitzen dira.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohian tropikalaren erditik doan Berkelah ibaiak egiten duen jauzia da. Zazpi jauzi egiten ditu jarraian, azkena da handiena, 50 metroko erorketa librea baitu.[2]
Gaur egun Berkelah parkea eratu da ibaiaren inguruan. Parkearen sarreran ur-jauzi bikiak aurkitzen dira eta ordu eta erdiko ibilbidearen ondoren iristen da Berkelah ur-jauzietara.[3]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aspaldi ikan kelah izeneko arrainak ugari ziren ibaian eta hortik datorkio iena. Gaur egun arrain hauen populazioa asko jaitsi da habitat galera dela eta.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lehenengo jauzia.
-
Seigarren jauzia.
-
Hirugarren jauziaren alboko kanpalekua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Berkelah Waterfalls» www.timeoff2outdoors.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ Azman Bin A Rahman. (2003). Buku Panduan Hutan Lipur Semenanjung Malaysia. Jabatan Perhutanan Semenanjung Malaysia, 62 or. ISBN 983-9269-19-4..
- ↑ (Ingelesez) «Berkelah Waterfalls - Share My Hikes» Hikers For Life (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).