Malaysiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malaysiera
Bahasa Melayu — بهاس ملايو‎
Datu orokorrak
Lurralde eremuaBrunei, Indonesia, Malaysia, Singapur, Thailandia hegoa, Filipinak hegoaldea, Australia
HiztunakLehen hizkuntza 15.877.700[1], bigarren hizkuntza 400 bat milioi, indonesiera kontuan hartu gabe
Rankinga54.a (indonesiera kontuan hartu gabe)
OfizialtasunaBrunei, Malaysia, Singapur, Indonesia, Ekialdeko Timor (lanerako hizkuntza)
EskualdeaHego-ekialdeko Asia
AraugileaMajlis Bahasa Brunei Darussalam - Indonesia - Malaysia (Brunei Darussalam - Indonesia - Malaysia Hizkuntza Kontseilua), Dewan Bahasa dan Pustaka (Hizkuntza eta Literatura Institutua) Pusat Perkembangan Bahasa, Indonesia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntza nuklearrak
Malayo-Sumbawan (en) Itzuli
Malayic (en) Itzuli
Malayan languages (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektua aditza objektua eta hizkuntza eranskaria
AlfabetoaMalay alphabet (en) Itzuli, Jawia eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ms
ISO 639-2msa may
ISO 639-3msa
Ethnologuemsa
Glottologindo1326 eta mala1546
Wikipediams
Linguasphere31-MFA-a
ASCL6505
IETFms

Malaysiera[2][3] (malaysieraz: Bahasa Melayu; jawi alfabetoan: بهاس ملايو) hego-ekialdeko Asiako hizkuntza da, austronesiar familiaren malaysiar-polinesiar adarrekoa[4]. Malaysiako penintsula, Sumatra, Borneo, Filipinak, Thailandiako hegoaldea eta uharte txiki anitzetako lehen hizkuntza da (15 milioi inguru) eta bigarren hizkuntza Ekialdeko Malaysian eta Indonesian; leku horietan denetan indiar, txinatar eta europar merkatarien harremanetarako hizkuntza da. Malaysieraren hiru idazkera erabiltzen dira: bi latindar, Indonesian bata eta Malaysian bestea, eta jawi deituriko arabiar alfabetoa (Malakan eta Sumatran).

Malaysiera Malaysia eta Bruneiko hizkuntza ofiziala da eta Singapurko lau hizkuntza ofizialetako bat. Ekialdeko Timorren ere erabiltzen da. Indonesia, Malaysia eta Bruneiren arteko akordio baten arabera, Bahasa Riau estandar ofiziala da, Riau uhartedian hitz egiten den dialektoa hain zuzen ere. Malaisiera eta indonesiera (Bahasa Indonesia) hizkuntzen arteko ezberdintasunak ez dira oso handiak, euskalkien artean daudenen antzekoak baino ez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Malaysiera. ethnologue.com (Noiz kontsultatua: 2016-08-29).
  2. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
  3. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
  4. Malaysiera. pmb.ldd.fr (Noiz kontsultatua: 2016-08-29).
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]