Berta Blangykoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berta Blangykoa
abadesa

Bizitza
JaiotzaArtois, VII. mendea
HeriotzaBlangy-sur-Ternoise723ko uztailaren 4a ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmoja
Santutegia
Uztailaren 4

Santa Berta, Berta Blangykoa edo Berta Artoiskoa[1] (Artois, VII. mendearen erdialdea – Blangy-sur-Ternoise, 725eko uztailaren 4a) moja kristaua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Berta Rigobert kondearen alaba zen. Haren ama Ursana Kenteko erregearen alaba zen[2].

Hogei urte zituela, Berta Siegfriedekin ezkondu zen, erregearen senidea zena[2]. Ia hogei urtez zeuden ezkonduta eta bost alaba izan zituzten. 672an Siegfried hil zen, eta Bertak moja izateko erabakia hartu zuen. 682an edo 685ean, komentu bat sortu zuen Blangyn (gaur egun Blangy-sur-Ternoise), eta bertan sartu zen bi alabekin, Deotila eta Gertrudisekin[3]. Geroago, Deotilak ordezkatu zuen abadesa gisa, eta Berta eremutar bihurtu zen, otoitzera soilik dedikatua[2]. Santa Berta kausa naturalengatik hil zen 725eko uztailaren 4an[2].

Bertak hiru eliza eraiki zituen San Audomaro, San Vedast eta San Martin Tourskoaren omenez[4].

Erromatar Eliza Katolikoan santutzat hartzen da, baita Gertrudis eta Deotila ere[4]. Santa Berta eguna uztailaren 4an ospatzen da[5]. Erlikia gehienak Blagnyn gordetzen dira[4].

Santa Berta emakume alargunen zaindaritzat hartzen da[6].

Artean, alabetako batekin aldarearen aurrean belaunikaturik irudikatzen da[4].

Hagiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira baten arabera, Bertak eraikitako bi eraikin erori ziren, baina aingeruak beste leku batera gidatu zuen, han zailtasun askoren ondoren komentu bat eraiki zuen, eta bertan sartu zen bi alabekin[5].

Geroagoko kondaira baten arabera, noble handi batek, Roger izenekoak, Gertrudisekin indarrez ezkondu nahi zuen. Amaren ausardiak eta Jainkoarengan konfiantzak salbatu zuten[5].

Biografoek adosten dutenez, Santa Bertaren istorioa oso berantiarra da, baina ez da guztiz mitikoa[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 66. Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 8 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. a b c d (Ingelesez) Hoever, Hugo. (1955). Lives of the Saints, For Every Day of the Year. New York: Catholic Book Publishing Co., 254 or..
  3. (Ingelesez) Holbock, Ferdinand. (2002). Married Saints and Blesseds: Through the Centuries. San Francisco: Ignatius Press, 114 or..
  4. a b c d (Ingelesez) Rabenstein, Katherine I. (1998). «Saints of the Day – Bertha of Blangy, Widow» CatholicSaints.Info (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  5. a b c d (Ingelesez) Thurston, Herbert. (1907). «Bertha» in Herbermann, Charles. Catholic Encyclopedia. 2 New York: Robert Appleton Company (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  6. (Ingelesez) «Saint Bertha of Blangy – Saint of the Day – July 4» Catholic Daily Readings (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]