Martin Tourskoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin Tourskoa
Martin Tourskoa
Datu pertsonalak
Jaio 316 edo 336
Savaria, Panonia (Erromako Inperioa)
Hil 397ko azaroaren 8a
Candes, Galia (Erromako Inperioa)

Martin Tourskoa (latinez: Sanctus Martinus Turonensis; Savaria, Panonia, gaur egun Hungaria, 316 edo 336Candes, Galia, gaur egun Frantzia, 397ko azaroaren 8a) Toursko apezpikua izan zen. Kristaudiko santurik garrantzitsuenetako bat da. Haren jaieguna azaroaren 11n ospatzen da.

San Martin Tourskoari eskainiak daude Donejakue bideko eliza asko, besteak beste Euskal Herrian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako gudarostean militarra izan zen, eta ondoren kristau bihurtu eta apaiz egin zen. Mendebaldeko lehen monasterioa sortu zuen (Marmoutierkoa). Haren hilobiak Donejakue bideko erromes ugari erakartzen zituen. Elezahar asko sortu ziren Martini buruz, eta kristau santu ospetsuenetako bat bilakatu zen. Europa elkartzen duen zubi espiritualtzat hartzen da, Hungariari eta Frantziari loturik baitago[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lanzi, Fernando: Saints and Their Symbols: Recognizing Saints in Art and in Popular, 104. orrialdea. Liturgical Press, 2004. ISBN 0-8146-2970-9.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Tourskoa Aldatu lotura Wikidatan