Bertute-izen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bertute-izenak ponte-izen gisa erabiltzen dira hainbat kulturatan, batez ere ingelesez hitz egiten duten herrialdeetan. Gurasoek beren seme-alabek edukitzea nahi dituzten bertuteak adierazten dituzte. Ingelesez hitz egiten den herrialdeetan, XVI. mendetik hasita, puritanoek euren balioak izenen bidez adierazten zituzten, Grace (grazia), Felicity (zorion), Faith (fede) edo Hope (itxaropen) moduko izenak haurrei jarriz[1][2]. Izen hauek britainiar eta amerikar erabilera orokorrean sartu dira, erlijio loturarik gabe.

Puritanoek erabiltzen zuten bertute-izen batzuk inperatibo konposatuak ziren, hala nola Search-the-scriptures (Eskriturak bilatu) edo Praise-God (Jainkoa goretsi)[2]. Praise-God izen gisa erabiltzearen adibide bat Praise-God Barebone predikaria izan zen[3]. Britainia Handian, halako bertute-izen puritanoak ohikoak ziren Kent, Sussex eta Northamptonshiren[3]. Bertute-izenak neskatoei mutikoei baino gehiago jartzen zitzaizkien[4].

Gaur egun, bertuteak edo ezaugarri desiragarriak adierazteko izenak Nigerian erabiltzen dira sarritan (adibidez, Goodluck Jonathan presidente ohiaren eta bere emaztea Patience Jonathanen izenak)[5].

Estatu Batuetan, 2011n, Faith eta Hope izan zen neskato bikien izenen pareko laugarrena[6]. Faith, Hope eta Charity (hiru bertute teologalen izenak) hirukientzat erabiltzen dira sarritan.

Chastity (garbitasun) bertute-izenaren erabilera Cher eta Sonny Bonoren Chaz Bono semea (jaiotzez Chastity Sun Bono) jaio ondoren berpiztu zen[2].

Euskal Herrian ere badaude antzeko ponte-izenak, baina gehienetan beste hizkuntza batzuetako izenen euskarazko parekoak dira eta normalean ez zaie «bertute-izen» deitzen. Adibide batzuk:

  • Felix → Zorion[7]
  • Esperanza → Itxaropena (Itxaro)[8]
  • Purificación → Garbiñe[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Bardsley, Charles. (1888). Curiosities of Puritan Nomenclature. London: Chatto and Windus.
  2. a b c (Ingelesez) Burdess, Neil. (2016). Hello, My Name Is...: The Remarkable Story of Personal Names. Sandstone Press, 65-67 or. ISBN 978-1-910985-33-5..
  3. a b (Ingelesez) Ash, Russell. (2008). Potty, Fartwell & Knob : from Luke Warm to Minty Badger - extraordinary but true names of British people. London: Headline, 254 or. ISBN 9780755316557..
  4. (Ingelesez) Redmonds, George. (2004). Christian Names in Local and Family History. Dundurn, 152 or. ISBN 978-1-55002-507-1..
  5. (Ingelesez) Li, Hao. (2011). «What's up with Goodluck Jonathan's name?» International Business Times.
  6. (Ingelesez) «Popular Names For Twins Born In 2011» Social Security Administration jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-11-28).
  7. «Zorion» Euskal Izenak.
  8. «Itxaro» Euskal Izenak.
  9. «Garbiñe» Euskal Izenak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]