Ponte-izen

Ponte izena,[1] ponte-izena[1] edo izen propioa[2] —edo, besterik gabe, izena— pertsona baten izena da, abizena partekatzen duten familia edo klan baten barruan pertsona hori beste kideetatik bereizten duena. Mendebaldeko kulturaren eraginpeko gizarteetan —hots, munduko herrialde gehienetan— abizenaren aurretik doa; Ekialdeko Asiako kulturaren eremuan —Txinan, Taiwanen, Japonian, Korean eta Vietnamen—, ordea, alderantzizko ordena dute: abizena lehenik, ponte izena ondoren. Oro har, jaiotzean jartzen diote haurrari gurasoek (kristau tradizioan, umea bataiatzen dutenean).
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzaindiak bere hiztegian kontzeptu honetarako jasotako ponte izen eta izen propio izenez gain, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak beste bi hauek dakartza: bataio-izen eta izen tipi.[3] Bataio-izen bezala, ponte-izen ere kristau kulturatik dator: izan ere, kultura horretan, haurrari pontean eman ohi zaio izena bataioan.[1]
Euskal ponte-izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun euskal ponte-izen gehienak Euskaltzaindiaren izendegian bilduta daude. Historian zehar, euskaldunen izenak aldatuz joan dira. Hauek dira garai bakoitzean dokumentatu diren izen batzuk:[4]
- Erromatarren garaiko hilarrietan (K.a III - K.o V): Andere, Ilun, Selatse, Sembe, Seniko, Sesenco, Xuban.
- Goi Erdi Aroko dokumentuetan (X-XI): Ahoztar, Aioro, Andregoto, Armentari, Auriol, Azenari, Azubele, Beila, Belako, Berasko, Binkenti, Bitako, Dato, Didako, Dominiko, Eneko, Eriz, Erramel, Fredenando, Garindo, Garino, Garzea, Garzia, Gendule, Gomiz, Gundesalbo, Hani, Ilurdo, Joanes, Jonti, Lakenti, Leioar, Lope, Mauri, Mikael, Mome, Munio, Narriate, Nunu, Nunuso, Nunuto, Obeko, Oneka, Oriol, Orti, Otsoa, Paterne, Sanso, Semeno, Tellu, Urraka.
- Erdi Aro Klasikoa (XII-XIII): Aioro, Andregoto, Anso, Arnalt, Auriol, Azeari, Beila, Berasko, Betiri, Bort, Didago, Domiku, Eneko, Ferrando, Garindo, Garzea, Garzia, Gomiz, Gonzalbo, Joan, Joanes, Karlo, Lope, Martin, Mikel, Mikele, Munio, Nabar, Oneka, Orti, Otsoa, Petri, Sanso, Santxo, Semeno, Semero, Remir, Remiri, Urraka.
- Behe erdi aroa (XIV-1563): Adam, Antso, Arnaut, Bernat, Betiri, Diago, Diaoz, Errando, Franzes, Franzesa, Garzia, Gastea, Martin, Martie, Marti, Menaut, Migel, Mikel, Nabar, Onzalu, Ordun, Paule, Peru, Petri, Petro, Ramiro, Remiro, Romiro, Semero, Txarles, Urraka.
- 1563tik aurrera santutegiko izenak: Antonio, Bizente, Diego, Domingo, Fernando, Frantzisko, Joan, Joanes, Josef, Karlos, Laurendi, Martie, Martin, Mikel, Ontzalu, Paulo, Petri, Ramiro.
- Euskal Pizkundea, XIX. mendearen azkenetik aurrera: Aitor, Amagoia, Amaia, Asier, Lartaun, Lorea, Olalla, Usua (Navarro-Villoslada). Ane, Ander, Andoni, Edurne, Endika, Gaizka, Gorka, Iker, Imanol, Iñaki, Jaione, Jon, Jone, Joseba, Josu, Josune, Julen, Kepa, Koldo, Maitane, Markel, Miren, Nekane, Nerea. (Arana-Eleizalde);
- 1972tik aurrera (Jose Maria Satrustegiren Euskal izendegia):
- Euskal hitz arruntak: Ainara, Arkaitz, Ekaitz, Haizea, Haritz, Ibai, Itxaso, Izei, Lur, Maite, Nahia, Oihan, Oihana, Unai, Ur, Urtzi.
- Andre Mariari dagozkion leku izenak: Ainhoa, Aitziber, Arantzazu, Arrate, Begoña, Eneritz, Erkuden, Estibaliz, Idoia, Irati, Iratxe, Itziar, Izaskun, Leire, Nagore, Naiara, Olatz, Uxue.
- Euskal leku-izenak: Ainhize, Izaro, June, Saioa, Xabier.
- Jatorriz hipokoristikoak ziren ponte-izenak: Beñat, Maddi, Maialen, Maider, Patxi, Pello, Txomin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 izen «Ponte izen». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-11-06).
- ↑ propio «Izen propio». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-11-06).
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Izen. .
- ↑ Patxi Salaberri Zaratiegi. (2003). Euskal deiturategia: patronimia. Bilbo: UEU.