Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak
Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak |
ISBN | 978-84-18252-90-7 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | erbesteratzea |
Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak Jaione Doraik eta Ernesto Pratek idatzitako euskarazko saiakera da. 1960tik 2010era bitartean, jazarpen politikoa zela eta, hiru mila euskal herritar ezkertiar inguruk ihes egin zuten. Egileek beraiek ere multzo horretan zeuden.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960tik 2010era bitartean, jazarpen politikoa zela eta, hiru mila euskal herritar inguruk ihes egin zuten. 2014an agerraldia egin zuen iheslarien kolektiboak Arrangoitzen, eta ordutik ari dira pixkana haietako asko sorterrira itzultzen. Hargatik, tantaka baino ez da jaso haien ibilbidearen eta erbestean igarotako bizialdiaren berri, eta neurri handi batean ezezaguna da oraindik euskal iheslari politikoen errealitatea jendarte zabalaren begi-belarrietara. Egileek beraiek ere multzo horretan zeuden: Ernesto Pratek eta Jaione Doraik Ipar Euskal Herrira ihes egin zuten 2008an eta 2009an; gaur egun Hegoaldean bizi dira.[1]
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu honek, zenbait iheslariren lekukotzaren bitartez, hamarkadatan luzatu den eta oraindik askorentzat amaitu ez den deserriaren bidaian murgiltzeko tresna izan nahi du. Beste kasu askotan deserrian heriotza aurkitu dute eta horiek ez dira itzuliko.