Ernesto Prat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ernesto Prat
Bizitza
Jaiotza Berriozar1978ko irailaren 25a (39 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea idazlea

Ernesto Prat Urzainki, Little ezizena duena, (Berriozar, 1978ko irailaren 25a) idazle nafarra da. Nekazaritzari eta zurgintzari lotutako ikasketak egin zituen eta alor askotan aritu da lanean. Skalariak taldearekin sei urte egin zituen eta Kalapite taldeko kide izan zen.

2008an Guardia Zibilarengandik ihes egin eta idazten hasi zen. 2009an, sasian zegoela, Pyrenaica aldizkariaren mendi ipuinen IV. lehiaketan lehen saria eskuratu zuen eta 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Egile berrientzako euskarazko XXIII. literatur lehiaketan hirugarren saria irabazi zuen. 2013. urtean lehen eleberria argitara eraman zuen eta 2014an klandestinitate politikoa eta sexua uztartzen zituen Orpoz orpo eleberria idatzi zuen.

2017ko Baztanen egin zen (H)Ilbeltza euskal nobela beltzaren astea antolatzaileetako bat izan zen[1].

Ihesaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena da ETAren barruan, 2008an Ekin erakundekoa zela ziurtatu zuen gobernuak. Fernando Grande-Marlaskak, Espainiako epaileak Ernesto atxilotzeko agindua eman zuen, honen ondorioz ihesean ibili zen. Ihes egin eta bereala ETAko buruzagi bat zela esan zuen Guardia Zibilak[2]. 2012an Urruñan atxiloturik, 2013ko maiatzean askatu zuten bere aurkako proba falten ondorioz 25.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.[3]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiru ilargi laurden 2013
  • Orpoz orpo 2014
  • Telleria eta gero, zer? 2017[4]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://arnoaesklabuendako.blogspot.com.es/

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]