Edukira joan

Bhopal estatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bhopal estatua
1949 – 1956
Printzerria
Bhopaleko bandera

Bhopaleko armarria

Bhopal 1951ean.
Geografia
HiriburuaBhopal
Kultura
Hizkuntza(k)Hindi
Historia
Bhopaleko printzerria1949
Indiako Estatuen Berrantolaketa1956
Aurrekoa
[[Image:|border|20px]]Madhya Pradesh

Bhopal estatua 1949tik 1956 arte Indiako estatua izan zen. Hiriburua Bhopal zen. 1956an inguruko beste lurraldekin batera egungo Madhya Pradesh estatua sortzeko.[1] Shankar Dayal Sharma, Indiako Kongresu Nazionalaren alderdikidea, 1952tik 1956ra lehen ministroa izan zen. Egungo hiru barruti zeuden estatu hartan: Bhopal, Raisen eta Sehore.

Indiako independentziaren aurretik Bhopal printzerria zen; agintean Nawab familia zegoen. 1947ko Independentziaren Agiria plazaratu ondoren, horrelako estatuei Britainia Handiarekiko zuten menpekotasunatik libre gelditu ziren eta Pakistanekin ala Indiarekin lotzeko aukera eman zitzaien. 1948ko martxoan azken Nawab estatu independiente gisa mantentzeko gogoa adierazi zuen. Erantzuna kalean ezagutu zuen. Urte bereko abenduan, haren gobernuaren aurka zeuden mugimenduak kontrolatu nahian, aurkarien mugimenduko aintzindariak atxilotu zituen, Shankar Dayal Sharma tartean. 1949ko urtarrilaren 23an Sharmarri zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri ziatzaion. Beste aurkariak ere atxilotuak izan ziren baina azkenik preso politiko guztiak askatuak izan ziren eta 1949ko apirilaren 30ean Nawabek Indiarekin batzeko adierazpena sinatu zuen. 1949ko ekainaren 1an Indiako Gobernuak estatuaren agindua hartu zuen, C motato estatu gisa onartuta. Indiako Presidentea Komisionatu Nagusia izendatu zuen.

1956an Estatu Indiarren Berrantolaketarako Agiria onartu zen. Horren arabera Bhopal Madhya Pradesh estatuan integratu zen. Hiriburua Bhopalen aldarrikatu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]