Bibliako kanona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bibliako kanona, judu-kristau tradizioaren ustez Jainkoak inspiratuak diren Bibliako liburuak dira. Kanonaren barruan dagoenari kanoniko deritzo, eta judu-kristau erlijioko joera bakoitzak bere kanona du.

Eliza Katolikoaren kanona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu kanonikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protokanonikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza Katolikoaren barruan inoiz ez da ipini zalantzetan horien kanonikotasuna.

Deuterokanonikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inoiz egon dira zalantzak, baina azkenik Eliza Katolikoak kanonean sartu ditu. Protestanteek ez.

Itun Zaharrean: grekoz idatzitako liburuak: Tobias, Judit, 1 eta 2 Makabearrak, Baruk, Sirazida, Jakituria eta Ester Liburuaren zati batzuk(Est 10,4-16,24) Eta Daniel liburuaren beste batzuk (Dn 3,24-90; 13-14).

Itun Berrian: Hebertarrak, Santiago, Judas, 2 Pedro, 2 y 3 Juan, Apokalipsia, y Mk 16,9-20 eta Jn 7,53-8,11.

Apokrifoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hauen kanonikotasuna zalantzan egon da batzuetan, eta azkenean ez dira Biblian sartu.

Eliza Katolikoaren kanonaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun zaharreko kanona Hiponako Kontzilioan (393) eta Kartagoko Kontzilioetan (397 eta 419)zehaztu zen, liburu deuterokanonikoak onartzen.

Itun Berriko kanona "kanon muratoriano"ri esker (Erroman, 180) hasi zan zehazten. Hiponako kontziliotik aurrera ez du aldaketarik edukiko.

Itun Berriko liburuak kanonean sartzeko irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren tradizioa eta erabilera: apostoluengandik etortzea, ortodoxoak izatea (doktrina zuzena transmititzea) eta katolikotasuna, hau da, kristau elkarte gehienek erabiltzea.