Bienvenue chez les Ch'tis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bienvenue chez les Ch'tis
Dany Boon Postier.JPG
Filma
Jatorrizko izena Bienvenue chez les Ch'tis
Urtea 2008
Generoa film komikoa
Herrialdea Frantzia
Jatorrizko hizkuntza frantsesa
Pikardiera
Iraupena 106 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Aix-en-Provence
Narratibaren kokalekua Frantzia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Dany Boon
Gidoigilea(k) Dany Boon
Antzezlea(k)
Kad Merad
Dany Boon
Zoé Félix
Anne Marivin
Line Renaud
Stéphane Freiss
Michel Galabru
Patrick Bosso
Bruno Tuchszer
Christophe Rossignon
Claude Talpaert
Fred Personne
Guy Lecluyse
Jenny Clève
Jérôme Commandeur
Lorenzo Ausilia-Foret
Nadège Beausson-Diagne
Philippe Duquesne
Zinedine Soualem



[[Kategoria:Anne Marivinek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Line Renaudek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Stéphane Freissek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Patrick Bossok Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bruno Tuchszerrek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Claude Talpaertek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Fred Personnek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Jérôme Commandeurrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lorenzo Ausilia-Foretek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nadège Beausson-Diagnek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Philippe Duquesnek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Claude Berri
Hirsch

Konpainia ekoizlea Pathé
Edizioa Luc Barnier
Bestelako lanak
Musikagilea Philippe Rombi
Argazki-zuzendaria Pierre Aïm
Kanpo loturak
www.bienvenuechezleschtis-lefilm.com/

Bienvenue chez les Ch'tis (euskaraz Ongi etorri Iparraldera, hitzez hitz Ongi etorri Ch'tisenera) 2008ko Dany Boon frantziar zuzendari, gidoigile eta aktorearen komedia film bat da. Bertan, Dany Boon, Alexandre Charlot eta Franck Magnier aktoreek antzeztu zuten.

Ch'tis delako izenburua Frantziako iparraldeko Nord-Pas-de-Calais departamenduan mintzatzen den pikardieraren aldaeraren izena da, hortik Bienvenue chez les Ch'tis izenburua (hitzez hitz, Ongi etorri Ch'tisenera), hots, Ongi etorri Nord-Pas-de-Calaisa. Filmak Frantziako eskualdeetako izaera ezberdinen arteko ezberdintasunak umorez ukitzen ditu, batez ere Frantziako ipar eta hegoaldearen arteko ezberditasunak.

Gaurko egunez, Frantziako inoizko filma arrakastatsuena izan da, denera herrialde hartan 20,5 milioi lagunek ikusi dutelarik, Belgikan ere jorratzen zuen gaiari esker ikusle kopuru handia izan zuen. Bitxikeria gisa, Italian tankera berdineko Benvenuti al Sud ("Ongi etorri Hegoaldera") eta Benvenuti al Nord ("Ongi etorri Iparraldera") filmak ere baude.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Phillippe Abrams (Kad Merad) Frantziako hegoaldeko Proventza eskualdean dagoen Salon-de-Provence udalerriko postaria bere gogoz kontra iparraldeko Bergues udalerrira lan egitera bidalia da, Belgikaren mugan dagoen Nord-Pas-de-Calais departamenduko udalerria, hasiera batean hegoalde eguzkitsua ez bezala iparraldea euritsua eta Ch'tis (hegoaldean "cheutimi"") delako hizkuntza "harrotzean" mintzatzen den jende hotzez beterik dagoela pentsatzen baitu. Baina, bertaratzean, berak uste ez arren leku eta jende zoragarria topatuko du. Dena den, berarengandik nahiko banandua dagoen emaztearen (Zoé Félix) harreta piztu asmoz leku hartan sekulako infernua bizitzen ari dela kontatuko dio. Egun batez, senarra ikusi asmoz emaztea iparraldera joango da. Orduan Abramsek bere adiskide eta auzokide berriei iritsi berria den emaztearen aurrean udalerri hartan bere bizitza sekulako amesgaiztoa delako antzezpena burutzen lagundu dezaten eskatuko die.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]