Biezpainkari sudurkari ahostun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biezpainkari sudurkari ahostuna» orritik birbideratua)

Biezpainkari sudurkari ahostuna kontsonante soinu mota bat da, ahozko hizkuntzen % 96an agertzen dena. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan (eta euskaraz), soinu hau ⟨m⟩ ikurrak adierazten du.[1] Euskarak badu soinu hau; esate baterako, mihia eta mamua hitzetan agertzen da. Hizkuntza gutxi batzuek (adibidez, Wyandot-ek) ez daukate, eta badira soinu sudurkaririk ez duten hizkuntzak (Quileute, Makah eta erdialdeko Rotokas, adibidez).[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira biezpainkari sudurkari ahostunaren ezaugarriak:

  • Herskaria da: ahotik botatzen den aire-fluxua guztiz eteten da. (Hala ere, kontsonante jakin hau sudurkaria denez, aire-fluxua sudurretik irteten da.)
  • Biezpainkaria da: bi ezpainek elkar ukitzen dute soinu hau sortzeko.
  • Ahostuna da: ahots-kordek dardar egiten dute.
  • Sudurkaria da: aire-fluxua nagusiki sudurretik irteten da (hau da, ahosabai bigunak ez du sudur-barrunbea ixten).
  • Mihia ez da erabiltzen soinu hau artikulatzeko.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikurra Deskribapena
m ohikoa
sabaikaritua
belarizatua
faringalarizatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hizkuntza eta hizkuntzalaritza hastapenak. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2010 ISBN 978-84-9860-427-6. PMC 733567986. (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  2. Maddieson, Ian. (2009-01-01). «Nasals and Nasalization: Revisiting universals» Nasal 2009 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]