Kontsonante herskari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Artikulazio fonetikan, kontsonante herskaria —edo, labur, herskaria—, kontsonante oklusiboa izenaz ere ezaguna, artikulazio moduari dagokionez ahoan, faringean edo glotisean aire fluxua erabat blokeatuz eta ondoren blokeo hori erlaxatuz gauzatzen den kontsonantea da.

Kontsonante ahokarietan, aire fluxu guztia ixten da erabat (hersketa fasea), eta presio diferentzia bat eragiten du artikulazio tokitik aurrerako eta lehenagoko guneen artean; blokeoa askatzean (askatze fasea) ekoizten da, funtsean, soinua. Kontsonante sudurkarietan, aire fluxua ez da eteten sudur hobian; soinua etenik gabe sortzen da blokeoaren aldian.

Herskariak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, herskariak /p, b/ ezpainkariak, /t, d/ horzkariak, /k, g/ belarrak eta /c, j/ sabaikariak dira (ahoskabe-ahostun bikotetan jarrita daude). Hona hemen lehen hotsa hurrenez hurren herskari horien adibide duten hitz batzuk: piku, bake, trapu, dotore, kokatu, gu, ttantto, Jon. Hala ere, tt sabaikaria euskalki batzuetan galdu egin da, eta tx afrikatuak ordezkatu du: aitxa, ditxut.[1]

Ipar Euskal Herriko euskaretan (funtsean zubereraz) agertzen diren herskari hasperendunak ere gogoan izan behar dira: /ph, th, kh/. Itxura guztien arabera, fonema balioa dute. Pare minimoak aurkitzen zail izateak ez die noski fonema baliorik kentzen, hizkera horietako hiztunek erraz hauteman eta nahita bereizten baitituzte.[1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Lourdes OÑEDERRA: «Hotsak», Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.es/seg. ISBN: 978-84-693-9891-3. Creative Commons Domeinu Publikoa lizentziarekin argitaratua.