Kontsonante
Ahosmoldeak |
Trabariak |
Igurzkariak (frikariak) |
Herskariak |
Leherkariak |
Afrikatuak |
Eiektiboak |
Inplosiboak |
Klikak |
Hasperendunak |
Ozenak |
Sudurkariak |
Albokariak |
Dardarkariak |
Hurbilkariak (irristariak) |
Ahostunak / Ahoskabeak |
Ahostunak |
Ahoskabeak |

Kontsonantea ahobideko puntu batean edo gehiagotan eragozpen osoa edo partziala duen hotsa da; eragozpen horrek sortzen du soinua.[1] Hotsak eragozpen edo trabarik ez badu bokala da.
Euskaraz bokalekin silabak osa daitezke. Kontsonanteek, ordea, ezin dute beren kabuz silabarik osatu; bokal baten laguntza behar baitute.[2] Beste hizkuntza batzuetan, ordea, kontsonante silabagileak ere daude. Esate baterako, ingelesezko stop hitzaren hasierako -s- soinu hori silabagilea da.
Hitza latinezko consonans ("zerbaitekin soinua egin") hitzetik dator: horrnek zera adierazi nahi zuen, kontsonante batek alboan bokal bat ez bazuen, ezin zela latinez ahoskatu. Hala ere, kontsonantea ahoskatzeko, zenbait hizkuntzak ez dute bokalik behar.[3]
Alfabetoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal alfabetoa latindar alfabetoaren aldaeretako bat da eta kontsonanteok ditu: B, C (eta haren aldaera Ç), D, F, G, H, J, K, L, M, N, Ñ, P, Q, R, S, T, V, W, X, Y, Z
Alfabeto zirilikoan, berriz, hauek: Б, В, Г, Д, Ж, З, К, Л, М, Н, П, Р, С, Т, Ф, Х, Ц, Ч, Ш, Щ
Munduko hizkuntzetan egin daitezkeen kontsonante hotsak edozein alfabetotako letrak baino askoz gehiago direnez, hizkuntzalariek Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (NAF) sortu zuten, kontsonante guztien transkripzioan laguntzeko, hizkuntza arrunten alfabetoak baino lanabes hobea izateko.
Euskararen kontsonante sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskararen kontsonante guztiak aire-etorriarekin (pulmonic) ekoizten dira. Ez dago euskaraz balio fonologikoa duen beste motatako (non-pulmonic) kontsonanterik, hots, aire-etorririk gabe ekoizten denik; era berean, ez dago kontsonante eiektiborik, klikik eta kontsonante inplosiborik.
Euskal kontsonanteen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kontsonante fonema multzo mugatu bat dago. Euskalki guztietan ez daude fonema berberak eta, jakina, historian zehar, hizkuntza guztietan bezala, aldaketak antzeman dira.
Ahoskabeak / ahostunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aire-etorriarekin batera ahotskordak[4] dar-dar, bibrazio ozen batean baldin badaude kontsonante bat ekoizterakoan, kontsonante ahostuna dela esango dugu. Aldiz, ahotskordek ez badute bibrazio ozenik egiten, kontsonante ahoskabe dela esango dugu.
Alboko NAF taulan, koadro bakar batean bi kontsonante agertzen diren koadroetan, --lehenengo koadroan bezala: p eta b --, bi kontsonante horiek oso antzekoak dira. Bien artean dagoen aldea zera da, ezkerreko kontsonantea ekoizterakoan, ahoskabea ekoizterakoan, ahotskordek ez dute bibrazio ozenik ekoizten. Ahotskordek kontsonante ahostunak ekoizterakoan, ordea, bibrazio ozenarekin soinua aldatzen dute.
Ahosmoldea eta ahoskunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aireari, eztarritik datorrenean, traba egiten bazaio, nolako traba egiten zaion ikusi behar da (ahosmoldea) eta traba non egiten zaion traba (ahoskunea).
Ahosmoldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ahosmoldeak ahoskatze aparatoak aire etorriari nolako traba jartzen dion begira egiten den kontsonanteen sailkapenaren osagai nagusietako bat da. Mingainak igurtzi ahal du (igurzkarietan bezala) aho-sabaia aurreragotik, atzeragotik edota albo batetik. Edo igurtzi beharrean hurbildu (hurbilkarietan bezala)...
- Leherkariak (herskariak). Ahoskatze aparatoan aire-etorriari traba handia jartzen zaio lipar labur batean eta gero airea azkar askatzen da. Euskaraz herskariak eta leherkariak deitu izan zaie kontsonante hauei. Euskalki guztietan daude. Grafian < b, d, g, p, t, k > letrekin idatzi izan dira. Lehenengo hirurak kontsonante ahostun, azken hirurak kontsonante ahoskabe.
Hiru ahoskune erabiltzen dira gaurko euskaraz:
- < p > eta < b > ezpainbikariak dira, hersketa bi ezpainen elkarketaz gauzatzen da.
- < t > eta < d > horzkariak dira, mihiaren puntak goiko hortzak azkar ukituz ekoizten dira, (NAF horretan sinbolo diakritikoaz idazten dira, letren azpian ozkatxo bat dutelarik).
- < k > eta < g >, ahoskuneari dagokionez, belareak dira, hersketa Ahoskatze aparatoaren atzeko aldean gertatzen da.
- Txistukariak. Euskaraz kontsonante txistukari asko daude beste hizkuntza gehienekin konparaturik. Kontsonante horiek beste zenbait hizkuntza silabagile izan badaitezke ere, euskaraz ez dira inoiz silabagile.
- Igurzkariak (frikariak): Grafian < s >, < x > eta < z > digramekin idazten diren fonemak.
- Afrikatuak: Grafian < ts >, < tx > eta < tz > digramekin idazten diren fonemak.
- Leherkariak (herskariak). Ahoskatze aparatoan aire-etorriari traba handia jartzen zaio lipar labur batean eta gero airea azkar askatzen da. Euskaraz herskariak eta leherkariak deitu izan zaie kontsonante hauei. Euskalki guztietan daude. Grafian < b, d, g, p, t, k > letrekin idatzi izan dira. Lehenengo hirurak kontsonante ahostun, azken hirurak kontsonante ahoskabe.
- Sudurkariak.
- Horzkariartekoak.
- Albokariak.
- Dardarkariak.
- Hurbilkariak (irristariak). Ahoskatze aparatoa itxi egiten da baina ez erabat; ez da hersketarik gertatzen herskari edo leherkarietan bezala. Erdibokal ere esan izan zaie soinu hauei. Gaurko euskaraz bi hauek gauzatzen dira (baina fonemak baino alofonoak dira):
- /j/
- /w/
- / ph /
- / th /
- / kh /
- Eiektiboak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Inplosiboak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Klikak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
Ahoskunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ahoskuneak ahoskatze aparatoak aire etorriari non jartzen dion traba begira egiten den kontsonanteen sailkapenaren osagai nagusietako bat da. Aire-etorriari traba ezpainetan, hortzetan, ahoaren aurreko, alboko, atzeko edozein gunetan gerta daiteke. Ezpainkariak
- Irauliak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Mingainkariak
- Ubular-epiglotiarrak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Erradikalak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Faringariak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Epiglotiar-faringariak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Epiglotiarrak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Glotalak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kontsonante. .
- ↑ Miren Lourdes OÑEDERRA OLAIZOLA: Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004
- ↑ Ladefoged, Peter. (2005). Vowels and Consonants. Wiley-Blackwell ISBN 978-1405124591..
- ↑ Nahiago izan dugu hemen Lourdes OÑEDERRAren ereduari jarraitu, Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004. (31. or.). Ibon SARASOLAren Zehazki hiztegiari baino.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kontsonanteak hiru.eus
- Kontsonante-bilkura batzuen ahoskera. Euskaltzaindia