Edukira joan

Bikario

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bikarioa[1], elizan, nagusi baten ordekoa edo laguntzaile nagusia da[2] Ordeztuak edo horretarako ahalmena duen beste pertsona batek eskuordetu diezaioke bikarioari. Zuzenbide kanonikoan jada hasieratik sortutako figura da.

Berez, ordeztuaren arabera, mota askotako bikarioak daude: bikario apostolikoak, gotzain-bikarioak, kardinal bikarioak, kapituluko bikarioak, bikario jeneralak eta abar.

Bikario hitza, beste anitz bezala, erromatarren administraziotik hartu zuen Elizak. Dioklezianoren administrazioaren aldaketen ondoren, bikarioak diozesi baten ardura zuen, pretoriko prefekto baten aginduetara.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2002]
  2. Euskaltzaindia. Bikario. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.