Bilboko Santa Vera Cruzeko kofradia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bilboko Santa Vera Cruzeko Kofradia gaur egun Bilbon dauden bederatzi Aste Santuko kofradia bat da. Kofradia hau 1554an baino lehen sortu zen, Bilboko elkarte zaharrena izanik; zehatz-mehatz ez da sortu zen data ezagutzen baina urte horren dokumentu batek elkartearen ezagutzen den lehen aipamena egiten du.[1] Gaur egun kofradiraren Anaia Nagusia Jose Antonio Egia da. Prozesioa Ostegun eta Ostiral Santuan ateratzen da.

Raimundo Capuzen pasoa (1690).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran kofradia hau Joan Santuen elizaren historiarekin lotuta dago. 1767an jesuita bota zituztenean, Bilboko Udalak orduko San Andres Ikastetxea jazo zuen. Klaustroa ospitale bihurtu eta eliza publiko bilakatu zen. 1769an egun Atxuri eta orduan Ibeni izeneko errebaletik Joan Santuen (San Joan Bataiatzailea eta San Joan Ebanjelaria) parrokia ekarri zuen, horrela "Vera Cruz" izeneko kofradia historikoaren egoitza ere bilakatu zen.

Kofradia honek ondare artistiko aberatsa du, tartean paso asko, hamahiru, polikromatuak; paso horien egileak izen handiko irudigileak izan ziren, bai Gaztela eta Andaluziakoak, Juan de Mesa eta Raimundo Capuz baita Euskal Herrikoak ere, Jose Larrea Etxaniz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]