Bilboko ura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bilboko ura Bilbon xanpainari, eta baita cavari, ematen zaion izena da. Ideia honetan oinarritutako pasadizu ugari daude, gehienetan bilbotarren arrokeria erakusten duten gertaerak: bilbotarrentzat xanpaina ura bezain arrunta dela adierazteko, alegia. Antza denez tradizioa XX. mendearen hasieratik dator; urte haietan boom ekonomikoa bizi zuen hiriburuak eta, ondorioz, aberats berriek xanpain asko edaten zuten.[1]

Pasadizoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da ezagunetariko bat, Bilboko Turismo Bulegoak argitaratuta: "“Bilboko Ura”-ren kondairak dioenez, bilbotar talde batek harrotasun kontu batengatik sortu zuen, Athletic Errealaren aurka partidua jokatu zutenean Athletic-en garaipena Donostiako Nicolasa jatetxean, garai batean hiriko garrantzitsuenetariko bat, ospatzen zeuden bitartean. Lagun talde honek farrez, edateko, “Bilboko Ura” eskatu zuen eta zerbitzariek damuz ez zutela esan zietenean hauek, Bilbon xanpainari ura deitzen ziotela erantzun ziren. Kopetan apardun edariz bete ondoren, ez zieten kobratu Donostian ura oparitu egiten zutelako". [2]

Dena dela zaharragoa omen da beste hau: Madrilgo Palace hotelan, 1915eko abuztuan, Luis Landerak, bilbotar aberats berriak Bilboko Ura eskatu omen zuen gelara eramateko. Kamareroek mota desberdinetako urak eraman zizkioten eta, orduan, gizona haserretu zen, esanez mundu guztiak zekiela Bilbon xanpainari ura diotela.[1]

Aberats berrien hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anekdota horiek sortu berria zen aberats berrien klase bat adierazten zuten, diru handikoa eta kultura eskasakoa. Bilboko uraren pareko beste metafora batzuek jartzen ziren haien ahoetan:

  • Zilarrezko ogerlekoak: "legatz-xerrak"
  • Urrezko lingoteak: "Neguriko adreiluak"

Egungo Bilboko ura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iruñako Kafetegiak 2013an, kafetegiaren 110. urtemuga ospatzeko, “Agua de Bilbao del Café Iruña” brut baten sei mila botila atera zituen.[3] Dena dela, ur hori ez zen txanpaina, cava baizik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]