Athletic
- Artikulu hau gehienbat Athletic klubeko gizonezkoen taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Athletic (emakumezkoen taldea)».
Ezizena(k) | lehoiak, zuri-gorriak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1898 (121 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia |
San Mames (edukiera: 53.332 lagun) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | La Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2018-19 | lehen maila, 8.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.athletic-club.eus | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Athletic[1] Euskal Herriko futbol klubik zaharrena da, 1898. urtean sortua. Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatu du beti, Real Madrilek eta FC Barcelonak bezala, eta liga horretan titulu bikotea (liga eta kopa denboraldi berean) aldi gehienetan bereganatu duen taldea da: bost aldiz.
Eduki-taula
- 1 Historia
- 2 Palmaresa
- 3 2019/2020 taldea
- 4 Lehen taldea denboraldika
- 5 Jokalariak
- 6 Emaitzak
- 7 Errekorrak eta estatistikak
- 8 Azken urteetako ibilbidea
- 9 Instalazioak
- 10 Uniformea
- 11 Entrenatzaile ezagunenak
- 12 Presidenteak
- 13 Harrobia
- 14 Ereserkia
- 15 Peñak edo kirol-lagunarteak
- 16 Emakumezkoen taldea
- 17 Erreferentziak
- 18 Kanpo estekak
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Futbola Bilbora jokalari talde bik eraman zuten, biek Erresuma Batuarekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritu eta Bilboko Ingelesen Landan jokatu ohi zuten britainiar langileak eta Erresuma Batuko eskoletatik itzulitako euskal herritar ikasleak. 1890eko hamarkadaren hasieran langileek Bilbao Football Club izeneko taldean sortu zuten. Tartean 1898an Zamacois Gimnasio inguruan zebiltzan ikasleek Athletic Club sortu zuten. 1901ean Bilboko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.
1902an Bilboko klub biek elkartu eta Bizcaya izeneko taldea sortu zuten, lehendabiziko Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartzeko. Garaipena lortu zuten finalean FC Barcelona mendean hartu eta gero. 1903an klub biek bat egin zuten eta Athletic Club de Bilbao izena jarri zioten klub berriari. Urte berean, Madrilen zeuden euskal herritar ikasle talde batek Athletic Club de Madrid sortu zuen, gero Atlético Madrid izango zena. Klubaren jaiotze datak eztabaida piztu izan du futbol historialarien artean: klubak berak 1898. urtea dela esaten du, beste batzuek 1901. urtea aukeratzen dute eta gainontzekoek, berriz, 1903. urtearen alde egiten dute.
Errege Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klubaren lehendabiziko garaipenak sortu berria zen Espainiako Futbol Errege Kopa lehiaketan izan ziren. 1902an Bizcayak lortutako garaipenaren ondoren, sorberria zen Athleticek berriro 1903an irabazi zuen. 1904an garaipena lortu zuten aurkaria zuten Club Español de Madrid partidara agertu ez zelako. 1907an Bizcaya izena berpiztu zuten Union Vizcaino taldearekin elkartea sortuz. Lehiaketa berriro 1911n, eta hirutan segidan, 1914 eta 1916 artean, irabazi zituen. Orduko izarra Pichichi golegilea zen, 1913ko abuztuaren 21ean San Mameseko irekieran lehendabiziko gola eta 1915eko finalean hat-trick lortu zituena. Bere omenez egungo Ligako golegile nagusiak Pichichi Saria lortzen du.
Liga hasiberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1920ko hamarkadan, Euskal Herriko klub nagusiak Athletic Club, Real Unión, Getxoko Arenas eta Real Sociedad ziren. Laukote honek 1928an Espainiako futbol liga txapelketa sortu zuten. 1930ean Deportivo Alaves igo ondoren, Espainiako futbol ligako lehen mailako hamar klubetatik bost Euskal Herrikoak ziren. Orduan gaztelaniaz "Con cantera y afición, no hace falta importación" (euskaraz: "Harrobia eta zaleekin, inportazioa ez da beharrezkoa") esateari ekin zioten, Athleticek bere filosofiaren lema izango zuena.
Onddo-kapelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1921ean Fred Pentland izeneko entrenatzaile berri bat etorri zen Racing Santander taldetik. 1923an Athleticek Errege Kopan garaipena lortu zuen, modu iraultzaile erabiliz gainera: pase laburra. 1927an Athletic utzi eta Athletic Madrid, Real Oviedo eta Espainiaren entrenatzailea izan zen. 1929an Bilbora itzuli eta Athleticek Liga/Errege Kopa dobletea egin zuen bitan, 1930 eta 1931an hain zuzen ere. Klubak lau aldiz segidan irabazi zuen Errege Kopa 1930 eta 1933 artean eta Liga 1932 eta 1933an. 1931an Athleticek bere garaipen luzeena lortu zuen, FC Barcelona 12-1 irabaziz.
Atlético Bilbao[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1941an kluba izenaz aldatu behar zuten, Francisco Francok agindutako dekretu baten arabera, gaztelaniazkoak ez ziren izenak galarazita zeuden eta horrela klubari Atlético Bilbao izena jarri zioten. Urte berean klubeko historiako golegile nagusiak bere debuta egin zuen: Telmo Zarraonaindia, hurrengo hamahiru denboraldietan 294 golak lortuko zituena. 1950/51 denboraldiko bere 38 golak oraindik Ligako errekorra badira. 1943an Athleticek Liga/Copa del Generalísimo doblete egin zuen berriro eta 1944 eta 1945ean Errege Kopa irabazi.
1950eko hamarkadaren hasieran Athletic Clubeko aurrelari lerroa ospetsua izan zen: Zarra, Panizo, Rafa Iriondo, Venancio eta Gainzak osatua. Aurrelari hauei esker klubak beste Copa del Generalísimo lortu zuen 1950ean. Ferdinand Daučík entrenatzaile berriaren heltzeak klubeko garaipenak handitu zuen: 1956an beste doblete bat eta 1955 eta 1958 Copa del Generalísimo bi lortuz. 1956an klubak Europako Kopan debuta egin zuen, historiako Manchester Uniteden talderik onenetariko batek menderatua izana.
1960ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1930, 1940 eta 1950eko hamarkadetan lortutako garaipenak lortzeko, Athleticek atzerritar jokalariak lortzeko murrizteen laguntza izan zuen. Nahiz eta gehienetan taldeek hiru atzerritar baino gehiago ezin izan, Real Madrid edo FC Barcelona bezalako klubek iruzur egin zuten Alfredo Di Stéfano, Ferenc Puskás, José Santamaria edo László Kubala bezalako jokalariak nazionalizatuz. Athleticek, ostera, harrobi politikari ekin zion, malgutasun gutxi edo bat ere ez erakutsiz. Hori zela eta 1960ko hamarkadan, Real Madrilen nagusitasuna azaldu zen, Atlético Bilbao taldeak 1969an Copa del Generalisimo bakarra irabaziz.
Hala ere, Athleticek aitona-amonen neurria ere erabili zuen, eta Bartzelonan jaiotako Armando Merodio fitxatu zuen. Alabaina, Txus Pereda, Miguel Jones edo José Eulogio Garate bezalako jokalariak fitxatzeari uko egin zion, jaiotzez euskal herritarrak ez baziren ere hirurak Euskal Herrian heziak eta Garateren gurasoak ere euskal herritarrak ziren. Hamarkada honetan Athletic Clubeko izar bat agertu zen: Jose Angel Iribar atezaina.
1970eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1970eko hamarkadan Athleticek ez zuen arrakasta berreskuratu, hamar urtez Errege Kopa bakarra lortu baitzuen, 1973an hain zuzen ere. 1975eko abenduan, Real Sociedaden aurkako partida batean, Iribar eta Errealeko kapitaina zen Inaxio Kortabarriak ikurrina atera eta zelaiaren erdigunean kokatu zuten. Hauxe zen ikurrinaren lehendabiziko agerpen publikoa Francoren heriotzaren ondoren.[2]
1977an Athletic UEFA Kopako finalera ailegatu zen, kanpoan lortutako golei ezker Juventusek menderatua izana. Hamarkada honetan ere Athletic Bilbao jatorrizko izena berreskuratu zuen.
1980ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean Athleticek Javier Clemente sinatu zuen entrenatzaile gisa. Honek laster osatu zuen historiako talderik onenetariko bat, Urkiaga, De Andres, Urtubi, Argote edo Zubizarreta bezalako harrobiko jokalari gazteak Dani edo Goikoetxea bezalako beteranoekin uztartuz. Bere lehendabiziko denboraldian, Clementek Ligako laugarren postua lortu zuen. 1983an klubak Liga bat eta 1984an beste Liga/Errege Kopa dobletea lortu zituen. 1985 eta 1986an Athleticek 3.a eta 4.a hurrenez hurren bukatu zuen txapelketa. Clementeren estilo oldarkor, defentsa eta eraginkortasuna bultzatu zituen.
Ordutik Athleticek ez du garaipen handirik izan. Jose Angel Iribar, Howard Kendall, Jupp Heynckes edo Javier Irureta bezalako entrenatzaileek ezin izan dute garaipenak lortu.
1990eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Clemente ondorengo entrenatzaile arrakastatsuena Luis Fernández izan zen, 1996an sinatuta. 1998an Ligan bigarrena izan zen, Champions League parte hartzeko sailkatuz. Fernandezek harrobiaren ikuspegi zabalaren onurak izan zuen: Athleticen jokatzeko ez zen beharrezkoa Euskal Herrian jaioa izan baizik eta Euskal Herrian hezia izatea. Horrela Salamancan jaiotako Patxi Ferreira edo Brasilen jaiotako Biurrun debutatu zuten. Roberto López Ufarte edo Benjamín, ostera, guraso euskal herritarrak izanda ere, ez ziren aukeratuak.
Klubak beste harrobian hezitako jokalariak, Euskal Herriko harrobikoak ez baziren ere, fitxatu zituen. Horrela Bixente Lizarazu (klubeko lehendabiziko Ipar Euskal Herriko jokalaria) Ismael Urzaiz edo José Mari fitxatu zituen. Politika berri honek 1995ean eztabaida sortu zuen Athleticek Real Sociedadetik Joseba Etxeberria fitxatu zuenean. Jokalari hauek, Rafael Alkorta, Julen Guerrero edo Patxi Ferreira bezalako Athleticen harrobiko jokalariekin batera 1998ko arrakasta lortu zuten.
2000ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XXI. mende hasierako lehendabiziko urteak, Athletic historiaren txarrenetariko batzuk izan dira Errege Kopa emaitza txarrak izan ez ezik Ligako lehendabiziko postuetatik at geratu ere izan du. Lehen Mailan mantentzea lortu badu ere, Athletic bere historiako kirol-krisialdi nagusietariko batean sartuta dago, beti sailkapeneko azken postuetatik irten ezinda. Adibidez, 2006/07 denboraldian bere historiako sailkapen posturik txarrena lortu zuen, 17.a izanda.
Hala ere, klubak bazituen berri pozgarriak ere: alde batetik, 2002an sinatutako itun bati esker, emakumezkoen taldea sortu zuen, lau liga irabazi dituena; bestetik, harrobiak jokalari inportateak ere sortu ditu, tartean Yeste, Amorebieta, Iraola edo Llorente.
2010eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joaquín Caparrós sevillarra Athletic entrenatzen hasi zenetik taldearen emaitza juxtuak alde batetara utzi eta Ligan eta Kopan paper ona egitera ohitu da. 2009ko Errege Kopako finala izan zen inflexio-puntua. Bertan Athleticek Bartzelonaren aurka galdu bazuen ere zaletuak ilusionatzen hasi ziren eta taldearen mailan jauzia egon zen. Hurrengo urtean UEFA Europa League jokatu zuen emaitza onik lortu ez bazuen ere. 2010-11 denboraldian Liga bikaina egin zuen eta 6. sailkatzea lortu zuen, berriz ere Europan jokatzeko aukera eskuratuz.
Hauteskundeetan Josu Urrutia lekittarra bihurtu zen lehendakari eta honek Marcelo Bielsa argentinarra ekarri zuen. Bielsaren eskutik Athletic joko ikusgarria egiten hasi zen, eta hasieran jokalariei ohitzea kostatu bazitzaien ere denboraldi zoragarria egin zuen, Errege Kopako eta UEFA Europa Leagueko finalak jokatzera iritsi baitzen. Hurrengo urtea oso gorabeheratsua izan zuen baina 2013-14 urtea berriz ere bikaina izan zen eta Ernesto Valverderen eskutik 4. eginez Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.
2014-15 denboraldia makal hasi zuen eta Txapeldunen Ligan liga fasera iritsi bazen ere hirugarren egin eta kanporatua izan zen. Europa Leaguen jarraitu zuen baina kanporaketa bakarra jokatu zuen. Denboraldiak aurrera egin ahala maila hobetu zuen eta Ligan 7. postua eskuratzeaz gain Errege Kopako finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen Bartzelona gainditu.
2015-16 denboraldia bikain hasi zuen, izan ere 31 urteko lehorraldiaren ondoren titulu bat eskuratu baitzuen, Espainiako Superkopa. Modu harrigarrian gainera, etxean Bartzelonari 4-0 irabaziz eta Nou Camp zelaian 1-1 berdinduz. Adurizek sartu zituen Athleticen bost goletatik lau eta finaleko izarra izan zen. Europan txukun aritu zen eta Europa Leagueko final laurdenak jokatu zituen. Ligan 5. postuan sailkatzea lortu zuen. 2016-17an apalago ibili zen baina zazpigarren eginez Europa Leaguera sailkatu zen. 2017-18 denboraldia oso txarra izan da, 16. postuan amaitu du eta euskal taldeen artean okerrena izan da. 2018-19 denboraldian Berizzo entrenatzaile berria bota izan behar zen azaroan, Garitanok hartu zuen lekua. Jeitsiera postutan hartu zuen taldea eta Europara sailkatzear egon zen, baina azken jardunaldian Sevillan galdu eta saririk gabe gelditu zen. 2018aren amaieran Aitor Elizegi aukeratu zuten lehendakari.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nazioartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- UEFA Kopa:
- Txapelduna (0)
- Txapeldunordea (2): 1976-77, 2011-12.
- Kluben arteko Munduko Kopa txikia:
- Txapelduna (1): 1967
- Latindar Kopa:
- Txapelduna (0)
- Txapeldunordea (1): 1956.
- Iberiar Kopa
- Txapelduna (0)
- Txapeldunordea (1): 1983.
Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Liga Txapelketak:
- Txapelduna (8): 1929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84.
- Txapeldunordea (7): 1931-32, 1932-33, 1940-41, 1946-47, 1951-52, 1969-70, 1997-98.
- Errege Kopa:
- Txapelduna (24): 1902, 1903, 1904, 1910, 1911, 1914, 1915, 1916, 1921, 1923, 1930, 1931, 1932, 1933, 1943, 1944, 1945, 1950, 1955, 1956, 1958, 1969, 1973, 1984.
- Txapeldunordea (15): 1905, 1906, 1907, 1913, 1920, 1942, 1949, 1953, 1966, 1967, 1977, 1985, 2009, 2012, 2015.
- Superkopa:
- Txapelduna (2): 1984, 2015
- Txapeldunordea (2): 1983, 2009
- Eva Duarte Kopa:
- Txapelduna (1): 1950
- Txapeldunordea (1): 1945
Herrialde txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iparreko Txapelketa / Bizkaiko Txapelketa (17): 1913-14, 1914-15, 1915-16, 1919-20, 1920-21, 1922-23, 1923-24, 1924-25, 1925-26, 1927-28, 1928-29, 1930-31, 1931-32, 1932-33, 1933-34, 1938-39, 1939-40
- Copa Vasca (1):[3] 1934-35
Lagunarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Morocco Summer Cup (1)
- Ramón de Carranza Trofeoa (1): 1972.
- Colombino Trofeoa (3): 1981, 1990, 1999.
- Costa del Sol Trofeoa (2): 1961, 1978.
- Teresa Herrera Trofeoa (3): 1947, 1983, 2018.
- Villa de Gijón Trofeoa (1): 2005
- Lasesarre Trofeoa (1): 2007
- Ibérico Trofeoa (1): 1977.
- Ciudad de Vigo Trofeoa (1): 1979.
2019/2020 taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko abuztuaren 9a
|
|
Lehen taldea denboraldika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pichichi Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena | Denboraldia | Golak |
Carlos | 1974-1975 | 19 |
Uriarte | 1967-1968 | 22 |
Zarra | 1952-1953 | 24 |
Zarra | 1950-1951 | 38 |
Zarra | 1949-1950 | 25 |
Zarra | 1946-1947 | 34 |
Zarra | 1945-1946 | 24 |
Zarra | 1944-1945 | 19 |
Unamuno | 1939-1940 | 26 |
Gorostiza | 1931-1932 | 12 |
Bata | 1930-1931 | 27 |
Gorostiza | 1929-1930 | 19 |
Zamora Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena | Denboraldia | Golak |
Iribar | 1969-1970 | 20 |
Lezama | 1946-1947 | 29 |
Etxebarria | 1940-1941 | 21 |
Blasco | 1935-1936 | 30 |
Blasco | 1933-1934 | 21 |
Blasco | 1929-1930 | 20 |
Gol gehien egin dituzten jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# | Izena | Guztira | Liga | Kopa | Champions | UEFA | Superkopa | Ligako Kopa | Erregional | Errekopa |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Zarra | 335 | 251[4] | 81 | 3 | |||||
2 | Bata | 208 | 105 | 36 | 67 | |||||
3 | Dani | 199 | 147 | 37 | 0 | 11 | 4 | |||
4 | Gorostiza | 196 | 109 | 37 | 50 | |||||
5 | Iraragorri | 179 | 88 | 24 | 67 | |||||
6 | Aduriz | 172 | 118 | 16 | 3 | 31 | 4 | |||
7 | Arieta | 170 | 136 | 30 | 2 | 2 | ||||
8 | Panizo | 169 | 126 | 37 | 6 | |||||
9 | Gainza | 152 | 119 | 30 | 1 | 2 | ||||
10 | Artetxe | 133 | 105 | 23 | 5 | 0 | ||||
11 | Unamuno | 130 | 70 | 20 | 40 | |||||
12 | Urzaiz | 129 | 116 | 12 | 1 | 0 | ||||
13 | Uriarte | 120 | 90 | 21 | 0 | 8 | 1 | |||
14 | Sarabia | 118 | 83 | 28 | 0 | 3 | 1 | 3 | ||
14 | Llorente | 118 | 85 | 17 | 16 | 0 | ||||
16 | Iriondo | 117 | 85 | 30 | 2 | |||||
17 | Guerrero | 116 | 101 | 11 | 2 | 2 | ||||
18 | Carlos | 115 | 81 | 29 | 0 | 5 | ||||
19 | Etxeberria | 104 | 88 | 10 | 2 | 4 | ||||
20 | Ziganda | 91 | 77 | 10 | 0 | 4 |
Partida gehien jokatu dituzten jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# | Izena | Guztira | Liga | Kopa | UEFA | Champions | Errekopa | Superkopa | Ligako Kopa | Erregional |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Iribar | 614 | 466 | 93 | 49 | 0 | 6 | 0 | ||
2 | Rojo | 541 | 414 | 87 | 34 | 0 | 6 | 0 | ||
3 | Etxeberria | 514 | 445 | 41 | 18 | 8 | 0 | 2 | ||
4 | Iraola | 510 | 406 | 56 | 43 | 3 | 2 | |||
5 | Susaeta | 507 | 379 | 50 | 67 | 8 | 3 | |||
6 | Gainza | 494 | 382 | 99 | 6 | 0 | 7 | |||
7 | Orue | 481 | 391 | 74 | 10 | 6 | 0 | 0 | ||
8 | Larrazabal | 445 | 390 | 37 | 10 | 8 | 0 | 0 | ||
9 | Canito | 435 | 354 | 75 | 6 | 0 | 0 | |||
10 | Guerrero | 430 | 372 | 41 | 7 | 8 | 0 | 0 | ||
11 | Argote | 427 | 332 | 68 | 13 | 5 | 0 | 0 | 8 | |
12 | Urzaiz | 419 | 367 | 34 | 11 | 7 | ||||
13 | Panizo | 413 | 326 | 79 | 8 | |||||
14 | Cedrun | 402 | 334 | 62 | 6 | |||||
14 | Dani | 402 | 302 | 68 | 23 | 2 | 7 | |||
16 | Urrutia | 401 | 348 | 39 | 9 | 5 | ||||
17 | Aduriz | 400 | 312 | 38 | 41 | 7 | 2 | |||
18 | Muniain | 397 | 302 | 34 | 54 | 7 | 0 | |||
19 | Uriarte | 394 | 297 | 65 | 27 | 5 | ||||
20 | Gurpegi | 393 | 313 | 37 | 33 | 6 | 4 |
Jokalari ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 5 parte hartze Txapeldunen Ligan
- 2 parte hartze Europako Errekopan
- 23 parte hartze UEFA Kopan
- 1 parte hartze Intertoton
- 86 denboraldi (ligak izan dituen guztiak) Espainiako ligan.
Errekorrak eta estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bazkideak: 35,479[5]
- Aurrekontua: 61.100.000 €[5]
- Denboraldiak Ligan: 89 (2019-20 barne, guztiak).
- Ligako partida batean lortutako gol gehien (etxean): Athletic 12 - FC Barcelona 1 (1930-31).
- Ligako partida batean lortutako gol gehien (kanpoan): Osasuna 1 - Athletic 8 (1958-59).
- Kopako partida batean lortutako gol gehien: Athletic 12 - Celta 1 (1946-47)
- Europako partida batean lortutako gol gehien: Standard Lieja 1 - Athletic 7 (2004-05).
- Emaitzarik onena Ligan: 1.a (8 aldiz)
- Emaitzarik txarrena Ligan: 17.a (06-07).
- Ligako emaitza historikoa: 3.a
Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldiak | Postua | Jok. | I | B | G | AG | KG | Pt | Kopa | Europa | Superkopa | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1996-1997 | 1D | 6 | 42 | 16 | 16 | 10 | 72 | 57 | 64 | Final Zortzirenak | ||||
1997-1998 | 1D | 2 | 38 | 17 | 14 | 7 | 52 | 42 | 65 | Final Laurdenak | UEFA | Final Hamaseirenak | ||
1998-1999 | 1D | 8 | 38 | 17 | 9 | 12 | 53 | 47 | 60 | Final Zortzirenak | Champions League | Multzoan | ||
1999-2000 | 1D | 11 | 38 | 12 | 14 | 12 | 47 | 57 | 50 | Final Hamaseirenak | ||||
2000-2001 | 1D | 12 | 38 | 11 | 10 | 17 | 44 | 60 | 43 | Final Zortzirenak | ||||
2001-2002 | 1D | 8 | 38 | 14 | 11 | 13 | 54 | 66 | 53 | Finalerdiak | ||||
2002-2003 | 1D | 7 | 38 | 15 | 10 | 13 | 63 | 61 | 55 | Final Hamaseirenak | ||||
2003-2004 | 1D | 5 | 38 | 15 | 11 | 12 | 53 | 49 | 56 | 1.Erronda | ||||
2004-2005 | 1D | 9 | 38 | 14 | 9 | 15 | 59 | 54 | 51 | Finalerdiak | UEFA | Final Hamaseirenak | ||
2005-2006 | 1D | 12 | 38 | 11 | 12 | 15 | 40 | 46 | 45 | Final Zortzirenak | Intertoto | 2.Erronda | ||
2006-2007 | 1D | 17 | 38 | 10 | 10 | 18 | 44 | 62 | 40 | Final Hamaseirenak | ||||
2007-2008 | 1D | 11 | 38 | 13 | 11 | 14 | 40 | 43 | 50 | Final Laurdenak | ||||
2008-2009 | 1D | 13 | 38 | 12 | 8 | 18 | 47 | 62 | 44 | FINALA | ||||
2009-2010 | 1D | 8 | 38 | 15 | 9 | 14 | 50 | 53 | 54 | Final Hamaseirenak | Europa League | Final Hamaseirenak | Txapeldunordea | |
2010-2011 | 1D | 6 | 38 | 18 | 4 | 16 | 59 | 55 | 58 | Final Zortzirenak | ||||
2011-2012 | 1D | 10 | 38 | 12 | 13 | 13 | 49 | 52 | 49 | FINALA | Europa League | FINALA | ||
2012-2013 | 1D | 12 | 38 | 12 | 9 | 17 | 44 | 65 | 45 | Final Hamaseirenak | Europa League | Multzoan | ||
2013-2014 | 1D | 4 | 38 | 20 | 10 | 8 | 66 | 39 | 70 | Final Laurdenak | ||||
2014-2015 | 1D | 7 | 38 | 15 | 10 | 13 | 42 | 41 | 55 | FINALA | Champions League Europa League |
Multzoan Final Hamaseirenak |
||
2015-2016 | 1D | 5 | 38 | 18 | 8 | 12 | 58 | 45 | 62 | Final Laurdenak | Europa League | Final Laurdenak | TXAPELDUNA | |
2016-2017 | 1D | 7 | 38 | 19 | 6 | 13 | 53 | 43 | 63 | Final Zortzirenak | Europa League | Final Hamaseirenak | ||
2017-2018 | 1D | 16 | 38 | 10 | 13 | 15 | 41 | 49 | 43 | Final Hamaseirenak | Europa League | Final zortzirenak | ||
2018-2019 | 1D | 8 | 38 | 13 | 14 | 11 | 41 | 45 | 53 | Final Zortzirenak | ||||
2019-2020 | 1D | | |


Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hasieran Bilboko Campa de los Ingleses eta beste hainbat lekuetan jokatu bazuen ere, egungo Athletic Clubeko futbol zelaia San Mames da. Zelaiak 40.000 ikusleentzako lekua du eta 103x68 m. neurriak. 1913ko abuztuaren 21ean zabaldu zuten Racing de Irun aurkako partida jokatuz. Izena San Mames kristau martiritik datorkio, horrela zuen izena bere jabea zen egoitza. San Mames martiriaren kondaira dela eta, Athleticeko jokalariek lehoiak dute ezizena.
Zelaiaren ezaugarri nagusia duen arkua da, Bilboko ia edoizein lekutik ikus daitekeena. Athleticeko zelaian 1982ko Munduko Futbol Txapelketako partidak jokatuak izan ziren.
Hona hemen zelaiaren ezaugarriak:
- Izena - San Mames
- Hiria - Bilbo
- Edukiera - 39.750[6]
- Irekiera - 1913
- Azalera - 103 x 68 m
- Entrenatzeko instalazioak: Lezama
Estadio berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Mames futbol zelai zaharkitua aspaldi geratu zitzaion txiki Athletic Clubari. Hori dela eta, zelai berria egin eta 2014an inauguratu zuten. Hona hemen zelai berriaren ezaugarriak:
- Izena - San Mames Barria
- Edukiera - 53.289[7]
- Hasiera - 2010eko maiatzaren 26a
- Bukaera - 2014ko abuztuaren 15a
Entrenatzeko instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Athletic Clubek Lezamako instalazioetan entrenatzen du. Instalazioak 1971an eraikiak dira eta hantxe lehenengo taldeak ez, beste talde guztiek (emakumezkoena tartean) jokatzen dute.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lehenengoa: Zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak.[8]
- Bigarrena: Zamarra urdina, praka txuria eta galtzerdi urdinak.
- Hirugarrena: Zamarra txuria lerro gorri eta berdez (ikurrina bezala), praka txuriak eta galtzerdi gorriak.
Historia eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historiako bere lehendabiziko partidatan, Athletic Clubek edozein motako uniformea erabili zuen lagun arteko partidak jokatzeko normalean, zamarra eta praka txuriak eta galtzerdi beltzak.
1902-03 denboraldian, lehendabiziko Kopan parte hartzeko, uniforme berria behar zuen. Horrela Blackburn Roversen talde ingelesak erabili zuen uniformea aukeratu zuten, Athletic Clubeko ordezkariek Ingalaterran erositakoa. Uniformeak zamarra txuri-urdina eta praka eta galtzerdi urdinak zituen.
1910ean, Athleticeko ordezkariek, Blackburn Roversen uniformeak agortuak zirelako, Southamptonen uniformeak (zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak) erosi zituen. Athletic Clubekoek Atlético de Madrideko jokalarie prestatu zieten uniformea, baina azkenek praka urdinak erabiltzea erabaki zuten.[9]
1950ean Athleticek galtzerdi txuri-gorriak erabiltzea erabaki zuten. 1970eko hamarkadan berriro galtzerdi beltzak erabiltzera pasa zuten.
1980ko hamarkadan, Athleticek 10 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 1990eko hamarkadan Kappa enpresarekin sinatu zuen, 1998-1999 denboraldia arte. 1999-2000 denboraldian berriro 2 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 2001ean Athleticek bere marka propioa sortu zuen: 100% Athletic.
2008ean Athleticek lehendabizikoz zamarran enpresa pribatu baten publizitatean izateko kontratua sinatu zuen, Petronor enpresarekin. Publizitatearen truke, hiru denboraldirako 6 milioi euro lortu zituen. Lehenago, publizitate instituzionala erabilia zuen: lehenengo taldeak Europan "Euskadi" eta beste taldeek (tartean, emakumezkoena) "Bizkaia".
Etxeko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
|
|
Kanpoko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
Entrenatzaile ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mr.Shepherd: 1910-1911
William Barnes: 1914-1916, 1920-1921
Mr.Burton: 1921-1922
Juan Arzuaga: 1921-1922
Fred Pentland: 1922-1925, 1929-1933
Ralph Kirby: 1925-1926
Maximo Royo: 1925-1926, 1928-1929
Hertzka Lipót: 1926-1928
Patricio Caicedo: 1933-1935
Jose María Olabarria: 1935-1936
William Garbutt: 1936
Periko Biritxinaga: 1938-1939
Roberto Etxebarria: 1939-1940
Juan Urkizu: 1940-1947
Henry John Bagge: 1947-1949
Jose Iraragorri: 1949-1952,1964-1965
Antonio Barrios: 1952-1954
Ferdinand Daučík: 1954-1957
Baltasar Albeniz: 1957-1958
Martim Francisco: 1958-1960
Juan Antonio Ipiña: 1960-1962,1964
Angel Zubieta: 1962-1963
Juan Otxoantezana: 1963-1964
"Piru" Gainza: 1965-1968
Rafael Iriondo: 1968-1969, 1974-1976
Ronnie Allen: 1969-1971
Salvador Artigas: 1971-1972
Milorad Pavić: 1972-1974
Koldo Agirre: 1976-1979
Helmut Senekowitsch: 1979-1980
Iñaki Sáez 1980-1981, 1986, 1991-1992
Javier Clemente: 1981-1986, 1990-1991, 2005-2006
Jose Angel Iribar: 1986-1987
Howard Kendall: 1987-1989
Txetxu Rojo: 1989-1990, 2000-2001
Txutxi Aranguren: 1992
Jupp Heynckes: 1992-1994, 2001-2003
Javier Irureta: 1994-1995
José María Amorrortu 1995, 1996
Dragoslav Stepanović: 1995-1996
Luis Fernández: 1996-2000
Ernesto Valverde: 2003-2005,
José Luis Mendilibar: 2005
Félix Sarriugarte: 2006
José Manuel Esnal "Mané": 2006-2007
Joaquín Caparrós: 2007-2011
Marcelo Bielsa: 2011-2013
Ernesto Valverde 2013-2017
"Kuko" Ziganda: 2017-2018
Eduardo Berizzo: 2018
Gaizka Garitano: 2018-Egun
Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Harrobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Athletic Clubeko harrobia Euskal Herriko emankorrenetariko bat da, lehenengo taldean ez ezik Europako klub nagusietan ere jokatutako jokalariak sortu baititu. Harrobiaren egoitza nagusia 1971an Lezaman dauden instalazioetan kokatzen da. Hantxe 11 urte baino gehiago dituzten jokalari asko ari dira.
Hona hemen harrobiaren organigrama:[10]
- Bilbao Athletic (Athletic B)
- Baskonia Kirol Kluba (Athletic C)
- Gazteak (Ohorezko Maila eta Gazteen Liga Nazionala)
- Kadeteak (Euskal Liga eta Ohorezko Maila)
- Haurrak (Gorena eta 1. maila)
- Kimuak (lau talde).
Harrobiaren egungo metodologia arduraduna Eduardo Estibariz da.
Ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Athletic Clubeko lehenengo ereserki herrikoia Alirón abestia zen. Jatorrian 1913an Aquino eta Retanak moldatutako kuple bat zen. Teresita Zazá izeneko kupletistak Bilbora abestia ekarri eta Athleticzaleek errepika aldatu zuten: Alirón, alirón, el Athletic campeón abesteko. Abestiaren hitzak gaztelaniaz zeuden eta honela zioten:
« | En España entera triunfa la canción del "alirón" y no hay chico deportista que no sepa esta canción. |
» |
1950eko hamarkadan beste abesti bat zabaldu zen herria, Timoteo Urrengoetxeak moldatu eta Los Cinco Bilbaínos abestutakoa. Abestiaren errepikak honela zioen:
« | Athletic, Athletic Club de limpia tradición: ninguno más que tú lleva mejor blasón. |
» |
1982 Carmelo Bernaola musikagile eta Athleticzalea klubak eskainia da ereserki berria egiteko. Bernaolak Alirón kuplearen errepika eta 1928an Feliciano Beobidek moldatutako Altza Gaztiak biribilketa erabiltzen zituen abesti berria moldatzeko.
Bernaolaren moldaketek txistu eta danbolin erabiltzen zituzten. Hitzak Juan Anton Zubikaraik egin zituen, Bernaolak berak proposatua. Gaztelania alde batera utzita, bizkaieraz idatzi zuen, eta Espainiaren ordez Euskal Herria aipatu. Beobideren izenburuari eutsi zion: Altza gaztiak. Errepikak honela dio:
« | Zabaldu daigun guztiok irrintzi alaia: Athletic, Athletic zu zara nagusia. |
» |
Ereserkia 1983an ABAOaren abesbatzak eta Bilboko Udal Bandak grabatu zuten. San Mameseko estadioan lehendabizikoz 1983ko martxoaren 30ean entzun zen, FC Barcelonaren aurkako Kopa partida hasi baino lehen.[11]
Peñak edo kirol-lagunarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Athleticen webgune ofizialaren arabera, 2006-09-23an Athleticek 373 peña edo kirol-lagunarte zituen munduan zehar, honela banatuak:
- Euskal Herrian: 155. Hauetatik:
- Espainiako autonomia erkidegoetan: 213. Hauetatik:
- Gaztela eta Leonen: 40
- Valentziako erkidegoan: 33
- Andaluzian: 29
- Gaztela-Mantxan: 29
- Extremaduran: 16
- Murtzian: 15
- Madrilen: 9
- Errioxan: 8
- Galizian: 8
- Kantabrian: 8
- Asturiasen: 5
- Balear Uharteetan: 4
- Katalunian: 4
- Aragoin: 3
- Kanarietan: 2
- Beste herrialdeetan: 5. Hauetatik:
- Argentinan: 1
- Estatu Batuetan: 1
- Italian: 1
- Mexikon: 1
- Venezuelan: 1
1973tik aurrera, urtero peñen kongresu bat burutzen dute.
Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Athletic emakumezkoen taldea 2002an sortu zen. Bere jatorria Leioa EFT izan zen. Lehoiak 2001-2002 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002-2003 denboraldian Athletic Superligako taldeetatik Euskal Herriko bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan titulua ere lortu zuten, 2004-2005 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean. 2005-2006 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluetako entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten, zuzendaritzarekiko desadostasunak zituzten eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006-2007 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "Lehoi emeek".
Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Erregina Kopa ere jokatu du, baina lorpen aipagarririk barik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Athletic», Berria Estilo Liburua.
- ↑ www.elmundo.es
- ↑ El Area, ed. Torneos regionales de España . Noiz kontsultatua: 2009ko apirilaren 17.
- ↑ http://www.athletic-club.net/acc/home.asp?a=7&b=250&equipo=1&jug=355&idi=1 Telmo Zarraren golak ligan
- ↑ a b [1]
- ↑ www.fussballtempel.net
- ↑ «Aforo final» Deia 2011-01-21.
- ↑ Zamarraren argazkiak
- ↑ www.athletic-club.net.
- ↑ www.athletic-club.net
- ↑ Athleticeko himnoaren hitzak
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Athletic ![]() |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Athleticen ereserkia MP3an
- Athleticen webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) aupaAthletic.com Athleticzaleen webgune ez-ofiziala
- (Gaztelaniaz) San Mamés zelaiaren webgune ez-ofiziala
![]() |
Athletic Club | ![]() |
---|---|---|
Kideak: Futbolariak • Entrenatzaileak • Presidenteak |
2019-20 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak | ![]() |
---|---|
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Eibar | Espanyol | Getafe | Granada Leganés | Levante | Mallorca | Osasuna | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real |