Edukira joan

Bilketa (web ataria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilketa (web ataria)
Datuak
Motaerakundea, webgunea eta liburutegi digitala
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2015
webgune ofiziala

Bilketa euskal ondare bibliografikoaren zaintza bermatzen duen erakundeen arteko gordetegia da. Euskal funtsen Bilketa web ataria 2015ean sortu zen. Liburutegietako euskal ondarea eskuragarri uztea izan zuten xede nagusia, milaka eta milaka dokumentu elkarri josiz, atari birtual batez.[1]

Atariaren xedea da Frantzian erroldatuak diren euskal funts dokumentalak publikoari eskuragarri egitea, bereziki liburuak, aldizkariak, esku izkribuak, artxiboak, argazkiak, ikonografiak, soinu dokumentuak eta ikus entzunezkoak, betiere Euskal Herriarekin edo euskararekin zer ikusirik dutelarik.[2]

Bilketa proiektuaren arduraduna (misio-karguduna) da Baionako Mediatekan liburuzaina den Marie-Andrée Ouret da.[3] Frantziako Liburutegi Nazionala inplikatuta dago proiektuan eta Euskaltzaindia proiektuaren barne dago. Euskal funtsen web atari bat sortu da sarean.[4] Baionako Hiriak garatu webgune horrek Euskal Herriari buruz edota euskaraz diren dokumentu andana biltzen ditu. 2022an 2.000 liburu eta eskuizkribu zeuden; 3.500 argazki, postal, txartel eta plano, kartel, grabatu; 60 egunkari eta aldizkariren 17.000 artikulu; baita 2.500 partizio, film, soinu-dokumentu…[5]

Euskal kultur erakundeak modu ezberdinez bat egin du egitasmoarekin, hala nola bitartekari lana eginez publiko zabalari buruz edo euskal kulturari buruzko formakuntza saioak antolatuz profesionalentzat. Atariaren edukian ere zuzenki parte hartu du.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Marie-Andrée Ouret» EKE (kontsulta data: 2023-07-03).
  2. «Legezko oharrak» Bilketa. Euskal funtsen ataria (Baionako Mediateka) (kontsulta data: 2024-12-20).
  3. a b Barruet, Fred. (2015-05-14). «Bilketa, atari berri bat euskal funtsentzat» EKE (kontsulta data: 2023-07-03).
  4. www.bilketa.eus (kontsulta data: 2023-07-03).
  5. (Frantsesez) Mediabask. (2022-07-06). «Bilketa : immersion numérique dans les archives du Pays Basque» www.mediabask.eus (kontsulta data: 2023-07-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]