Bill Russell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bill Russell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Felton Russell
JaiotzaMonroe1934ko otsailaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMercer Island (en) Itzuli2022ko uztailaren 31 (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Dorothy Anstett (en) Itzuli  (1977ko ekainaren 8a -  1980)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSan Frantziskoko Unibertsitatea
McClymonds High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, saskibaloi entrenatzailea, entrenatzailea, aktorea eta gorako jauzilaria
Posizio edo espezialitateapibota
Kirol zenbakia6
Pisua98 kilogramo
Altuera208 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaKappa Alpha Psi (en) Itzuli

IMDB: nm0751020 TV.com: people/bill-russell-2 Edit the value on Wikidata

William Felton "Bill" Russell (Monroe, Luisiana, 1934ko otsailaren 12a - Mercer Island, Washington, 2022ko uztailaren 31) estatubatuar saskibaloi-jokalaria izan zen, NBAko inoizko hoberenetarikoa.

Russellek 13 urtez jokatu zuen Boston Celticserako, NBA txapelketa 11 aldiz irabazita. Talde horren dinastiaren pieza nagusia izan zen 1950 eta 1960ko hamarkada horietan. Henri Richard-ekin batera (National Hockey League, Montreal Canadiens), Russellek markari eusten dio txapelketa gehien irabazi duen Ipar Ameriketako atleten artean. Ibilbide profesionala baino lehen, San Frantziskoko Unibertsitaterako NCAAko bi txapelketa jarraian lortu zituen (1955 eta 1956an). Urrezko domina lortu zuen 1956ko Olinpiadetan AEBetako saskibaloi selekzio nazionalaren kapitain moduan.

Modu zabalean NBAko historia osoan inoiz ibilitako jokalaririk onenen artean hartuta dago. 1996an inoizko 50 jokalari onenen artean sartu zuten. Jaurtiketak blokeatzen eta jokalaria jokalariaren aurrean egindako defentsan nabarmendu egin zen eta arrazoi nagusietakoa zen Celtics-en arrakastarako. Erreboteak hartzen ere oso trebea izan zen, arlo honetan jokalari onena izan zelarik 4 denboraldiz, baita historiako bigarren markarik onenak ezarri ere. 12 denboraldiz jarraian 1.000 errebote edo gehiago hartu zituen. Wilt Chamberlainekin batera da jokalari bakarra partida bakar batean 50 errebote baino gehiago hartzen lortu duena. Erasoko esparruan 14.522 puntu eskuratu zuen ibilbide guztian zehar.

Earl Lloyd, Chuck Cooper eta Sweetwater Clifton aitzindariak izan zirelarik, Russell izan zen lehenengo afroamerikarra superstar estatusa eskuratzen NBAn. Halaber, lehendabiziko entrenatzaile afroamerikarra izan zen. Eskubide zibilen aldeko mugimenduan egindako lana dela-eta, Barack Obama Presidentetzako Askatasunaren domina eman zion 2011an.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]