Billions (telesaila)
Billions (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Brian Koppelman |
Izenburua | Billions |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 7 |
Atalak | 84 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama |
Iraupena | 60 minutu |
Grabazio lekua(k) | New York |
Antzezlea(k) | |
Paul Giamatti Damian Lewis Maggie Siff Malin Åkerman (en) Toby Leonard Moore David Costabile (en) Condola Rashād Jeffrey DeMunn Glenn Fleshler Jerry O'Connell Dennis Boutsikaris Asia Kate Dillon (Taylor Amber Mason (mul) ) | |
Ekoizpena | |
Ekoizle eragilea | Neil Burger Brian Koppelman |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Brendan Angelides (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Showtime |
Hasiera-data | 2016ko urtarrilaren 17a |
Amaiera-data | 2023ko urriaren 29a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York, Connecticut eta New York |
sho.com… | |
|
Billions (euskaraz Bilioiak) estatubatuar drama telesail bat da. Brian Koppelman, David Levien eta Andrew Ross Sorkin ekoizleek sortu eta Paul Giamatti eta Damian Lewis aktoreek antzeztu zuten. Jatorriz, 2016ko urtarrilaren 17an Showtime telebista katean aireratzen hasi zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chuck Rhoades (Paul Giamatti), New York hiriko eragin handiko fiskal diruduna bat da, eta Bobby "Axe" Axelrod (Damian Lewis) aberatsarekin lotura duen informazio pribilegiatuari buruzko kasu bat ikertzen ari da. Axek hutsetik hasita berak sortutako konpainia zuzentzen du, 2001eko irailaren 11ko atentatuei eta 2008ko Atzeraldi Handiari biziraun, eta orain, inbertsio pribatuen funtsen "errege" bilakatu da. Erakargarria da, prestigio handia du, eta iritzi publikoa bere alde duenez, inor ez da bere aurka egitera ausartzen. Rhoades, justizian itsuki sinistu arren, handigura ere bada, horregatik kasu hau bere ibilbideak goruntz egiteko behar duen aukera dela uste du. Baina berehala Axe gizaseme gogorra dela frogatuko du. Gainera beste arazo bat ere gehituko zaio, Wendy (Maggie Siff), Rhoadesen emaztea, Axeren 'coach' eta psikologoa baida. Laister, bi gizonak beren aukera onenak erabili beharko dituzten borroka latz batean aurrez-aurre topatuko dira, tartean baita joko zikina ere, batak beztea nola edo hala garaiatzeko helburuaz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Damian Lewis: Bobby "Axe" Axelrod
- Paul Giamatti: Charles "Chuck" Rhoades Jr.
- Maggie Siff: Wendy Rhoades
- Malin Åkerman: Lara Axelrod
- Toby Leonard Moore: Bryan Connerty
- Asia Kate Dillon: Taylor Amber Mason
- David Costabile: Mike "Wags" Wagner
- Condola Rashād: Kate Sacker
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jeffrey DeMunn: Charles Rhoades Sr.
- Terry Kinney: Hall
- Jerry O'Connell: Steven Birch
- Dennis Boutsikaris: Kenneth Malverne
- Rob Morrow: Adam DeGiulio
- Dan Soder: Maffee
- Stephen Kunken: Ari Spyros
- Kelly AuCoin: 'Dollar' Bill Stearn
- Nathan Darrow: Mick Danzig
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Paul Giamattik antzeztutako telesailak
- Damian Lewisek antzeztutako telesailak
- Maggie Siffek antzeztutako telesailak
- Toby Leonard Moorek antzeztutako telesailak
- Condola Rashādek antzeztutako telesailak
- Jeffrey DeMunnek antzeztutako telesailak
- Glenn Fleshlerrek antzeztutako telesailak
- Jerry O'Connellek antzeztutako telesailak
- Dennis Boutsikarisek antzeztutako telesailak
- Asia Kate Dillonek antzeztutako telesailak
- Showtimen telesailak