Edukira joan

Biola Profonda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biola Profonda, Biola, Biolin

Biola Profonda lau kordatako musika instrumentua da, biola eta biolontxeloaren artean kokatzen dena soinua eta tesiturari dagokionez. Bere erregistro eta tinbrea tenorearena da. Forma melodiko eta harmonikoan soinu oreka egonkorragoa lortuz lau kordetan, hau da, bere moldaera tradizionala osotuz eta eraberrituz. Ezaguna da talde instrumentalen familia guztiek ahozko kantua oinarritzat dutela, bere soprano, kontralto, tenore eta baxu banaketan. Hauek orkestrako lau arlo basikoekin bat datoz: egurrezko instrumentuak, metalezkoak, etab.

Kordaren familian Biola Profonda sartzearekin batera lau kolore desberdine ta burujabe lortzen dira eta soinu oreka egokiago bat, bere gorputz dardarkarien arteko harmoniko konkomitanteen harremana dela eta. Guzti hau gorputzok elkarrekin mantentzen duten erlazio matematiko eta tamainazkoari sor zaio.


Ahotsa Kordazko laukotea (tradizionala) Kordazko laukotea (eraberritua)
Sopranoa Lehen biolina Biolina
Kontraltoa Bigarren biolina Biola
Tenorea Biola Biola Profonda
Baxua Biolontxeloa Biolontxeloa


Biolontxeloa biolaren zortzigarren baxua den era berean, Biola Profonda biolinaren zortzigarren baxua da.

Nola jotzen den:

Afinazioa:

  • Sol, re, la, mi' (edo Fa, do, sol, re')

Idazkera posibleak:

  • Sol giltzan (biolina bezala, baina zortzigarren bat baxuago soinu egiten du).
  • Kontraltoaren Do giltzan, baina laugarren bat baxuago soinu egiten du (hau da, transposaturik).
  • Tenorearen Do giltzan (transposiziorik gabe).

Biola Profonda Gerardo Yañez musikagile, zuzendari eta musika instrumentuen ikertzaile boliviarrak sortu, garatu eta izendatu zuen. Prototipoaren patentea Leipzig-eko Tomas Deunaren elizan aurkeztu zen lehenengoz mundu mailan kontzertu batean. Bertako musika zuzendari orokorra urte askotan zehar Juan Sebastian Bach Irakaslea izan zen. 2010. urteko urtarrilean Berlineko filarmonikan aurkeztu zen.

[1] [2] [3]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]