Txori Buru penintsula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Birds Head penintsula» orritik birbideratua)
Txori Buru penintsula, espaziotik ikusia. Kolore faltsuak.

Txori Buru penintsula (indonesieraz Semenanjung Kepala Burung, nederlanderaz Vogelkop schiereiland) edo Doberai penintsula (indonesieraz Semenanjung Doberai), Indonesiako Mendebaldeko Papua probintziaren iparmendebaldeko zatia hartzen duen penintsula luze bat da. Dampier itsasartea zeharkatuz, Waigeo uhartea dago, Raja Ampat uhartedikoa, eta Batanta uhartea, justu, penintsularen iparmendebaldeko muturraren parean dago, hau ere Raja Ampat uhartedikoa. Cenderawasih badia luzea, ekialdean dago. Hegoaldean duen penintsula, Bomberai penintsula da.

Hiri nagusia Manokwari da, probintziako hiriburua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]