Bisigodoen Legea
Bisigodoen Legea (Lex Visigothorum) edo Epaileen Liburua (Liber Iudiciorum) deritzona legedi bisigotiko bat izan zen, lurralde-mailakoa, Rezesvinto erregeak agindua eta, ziur aski, 654. urtean argitaratua. Rezesvintoren Kodea, Liber Iudicum, Liber Gothorum, Fori Iudicum, Forum Iudicum eta Forum Iudiciorum bezala ere ezagutzen da. Bisigodoen erresumako lege-lanik handiena bezala igaro da historiara.
1241ean, aldaketaren batzuekin, latinetik gaztelaniara itzuli zen, Gaztelako Fernando III.a erregearen aginduz foru emana izateko Iberiar erdiuharteko hegoaldeko zenbait herriri, eta Foru Juzgu izendatu zuten.
Latin hizkuntzan lehen aldiz Parisen argitaratu zen 1579an "Codicis Legum Wisigothorum Libri XII" izenburupean, eta gaztelaniazko bere lehen itzulpena, Alfonso de Villadiegok egina, Madrilen argitaratu zen 1600ean.