Bizar-aitzur elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizar-aitzur elektriko
Gailu elektrikoa, esku-tresna eta ebakitzeko tresna
Philips Norelco 9700 Rotary Electric Shaver (30973817280).jpg
Ezaugarriak
Energia-iturriaelektrizitate

Bizar-aitzur[1] elektrikoa bizarra mozteko erabiltzen den etxetresna elektriko txiki bat da.

Bizar-aitzur elektrikoaren asmatzailea Jacob Schick estatubatuarra izan zen. Schickek bizarra urik edo xaboirik ez zegoenean xaflaz mozteak zekarren deserosotasuna antzeman zuen, eta, beraz, bizarra lehorrean mozteko aparatu bat asmatzea erabaki zuen. 1931n atera zuen bere lehen makina, baina arrakasta gutxirekin. Hala ere, bere gogoak ez zuen behera egin eta 1937an ia bi milioi aparatu saltzea lortu zuen Estatu Batuetan, Ingalaterran eta Kanadan.

1940ko hamarkadan Remington Randek bi burudun lehen bizar-aitzur elektrikoa aurkeztu zuen, buru anizkoitzeko makinatxoen aurreratua. Remingtonek ere atera zuen emakumeen ilea depilatzeko diseinatutako lehen aparatua.

Beste asmatzaile garrantzitsu bat Alexandre Horowitz irakaslea izan zen, Holandako Philips enpresetakoa, bizar-aitzur kulunkariaren kontzeptu oso ezaguna asmatu zuena.

Bizar-aitzur elektrikoari motor txiki batek eragiten dio, eta buru bat du, ilea ebakitzen duten hortzekin, larruazalaren parean dauden zulo batzuetatik sartzen dena. Sare elektrikora konekta daiteke edo erabili eta pilak erabil ditzake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]