Bizia mantentze
Medikuntzan, bizia mantentzea edo bizia luzatzea gaixo baten bizia artifizialki mantentzea, gaixoak berez eta laguntzarik gabe horretarako gauza ez denean. Bizi mantentzerako hainbat tekniketako terapiak erabiltzen dira: elikatzeko hodiak, zainpeko elikapen totala, arnasketa mekanikoa, bihotz/birikiaren bypass-a, gernu-kateterazioa eta dialisia besteak beste. Teknika hauek erabiltzen dira zaintza intentsiboan eta operazio baten bitartean hainbat kasutan ere, nahiz eta, azkenean, eri bat estabilizatzeko erabili, eta ez eriaren errekuperazio totala lortzeko, gehienetan ezin baita.
Arazo etikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proposatua izan da norbaiten bizia artifialki luzatzea ez dela etikoa. Bi sailetan banatu izan dira zainketak: arruntak eta apartekoak. Lehenengoari dagokionez, gaixoa elikatzea zainketa arrunt moduan hartu da adibidez, eta arnasketa modu artifizialean eskaintzea apartekotzat. Bereziketa gorabehera, medikuen betebeharra da gaixoari bizia salbatzea, nahiz eta teknikoki hilda egon eta metodo artifizialak erabili behar izatea. Maiz eztabaidatzen da gaixoa horrelako zainketak jasotzeko erabakia hartzeko gauza den, hori egiteko eskubidea duen bakarra gaixoarena delako, eta logikoa denez hura ezinduta dago, bere egoera dela eta.