Blåhaj

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blåhaj
peluxea eta fictional shark (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaIKEA
DiseinatzaileaIKEA
Ezaugarriak
Dimentsioak230 (altuera) mm × 24 (altuera) cm × 58 (zabalera) cm × 539,8 (zabalera) mm × 990 (luzera) mm × 100 (luzera) cm
Masa1,375 lb eta 0,65 kg

Blåhaj (suedierazko ahoskera ['blo:'haj], euskaraz literalki marrazo urdina) IKEA enpresa suediarrak sortutako peluxea da. Interneteko fenomeno bihurtu zen 2014an, eta 2020an ospea lortu zuen trans komunitatearen ikur gisa.

Parametroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poliester birziklatuz betetako peluxea da. Marrazo urdin baten itxura dauka. 100 eta 55 zentimetroko aldaerak ditu[1]. 40 °C-tan garbi daiteke makinaz[2].

Ekoizpena eta banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an jarri egin zuen martxan IKEA kateak[3][4]. Horren antzeko bertsio bat 2010ean banatu zen Klappar Haj izenarekin, baina orduan Blåhaj izena jarri zioten[5].

2022 hasieran, Erresuma Batuko IKEAk Twitter bidez iragarri zuen Blåhaj-en ekoizpena amaituko zuela 2022ko apirilean. Beste iturri batzuek gero baieztatu zuten produktua kendu egin zutela edo agortuta zegoela Txina, Taiwan eta Singapurreko dendetan. Horrek erreakzio negatiboa eragin zuen sare sozialetan, eta beste eskualdeetako hainbat kontu ofizialek produktua saltzen jarraituko zuela ziurtatu zuten[6].

Ikur kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an, peluxeak ospea lortu zuen Tumblr sare sozialean. Eguneroko bizitzako jarduerak burutzen zituen pelutxearen argazkiak partekatzen ziren maiz[7]. Joera honek indar berria hartu zuen 2019an[8].

Blåhaj eta trans komunitatearen arteko lehen loturak 2020an agertu ziren Reddit webguneko erabiltzaile batek «Blåhaj aliatua da» izenburuko argitalpena sortu ostean. 2021ean, Suitzako gobernuak sexu berekoen arteko ezkontzarako erreferendumaren harira, IKEAk horren aldeko publizitate-kanpaina bat jarri zuen martxan, eta pelutxearen irudiak erakusten ziren «denontzako ezkontza» leloarekin[7].

2022an, Kanadako IKEAk trans banderaren koloreko Blåhaj peluxeak oparitu zizkien Halifaxeko Sexu Osasunerako Zentroko bezeroei[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]